Berrikuntza
Osasunari eta prebentzioari aplikatuta
Berrikuntza
Osasunari eta prebentzioari aplikatuta
Mutua Universalen, berrikuntza teknologikoa pertsonen osasunari eta ongizateari aplikatutako arretaren sinonimoa da. Entitateari uneoro eta edozein lekutik bazkide diren enpresen eta babestutako eta atxikitako langileei erantzun arina, efizientea eta malgua ematea eskaintzea ahalbidetu duen apustua, bai zerbitzuen hobekuntzan, bai
informazioa atzitzean,eta baita haren izapidetzean eta aholkularitzan ere.
Osasunari aplikatutako teknologia berriak
TELEMEDIKUNTZAREN ETENGABEKO EBOLUZIOA
Entitateak irtenbide teknologikoak etengabe barneratzen ditu arreta zentro guztietan inplementatutako telemedikuntzako sistema aurreratua hobetzeko.
Ondorioz, Mutua Universalek babestutako eta atxikitako biztanleria osoari arreta medikuntza espezializatua jartzen dio eskura, dagoen tokian dagoela, eta prozesuen efizientzia, kalitatea eta segurtasuna hobetzen laguntzen die.
ERREALITATE BIRTUALA BURUKO OSASUNARI APLIKATUTA
Tratamendu psikologikoan eta ebaluazio psikologian errealitate birtuala aplikatuz, Mutua Universal gai da eguneroko lanean eta langileen bizi-kalitatean eragina izan dezakeen lan istripuen ondoriozko estres postraumatikoa tratatzeko.
ERREHABILITAZIOARI APLIKATUTAKO TEKNIKAK
Urrutiko errehabilitazioa
2022an zehar, Mutua Universalek urrutiko errehabilitazio ikerketa pilotu bati ekin dio, sorbaldako, zerbikaletako, lunbarretako eta orkatilako gaitzak tratatzeko.
Diatermia terapeutikoa
Giharrak erlaxatzen eta mina arintzen laguntzen duten eremu magnetikoak edo elektrikoak erabiltzen dituen errehabilitazio teknika.
Alter G grabitatearen aurkako zinta birakaria
Hankek jasaten duten gorputzaren pisuaren kontrol osoa ahalbidetzen duen erreminta medikua. Pazienteak pixkanaka jasotzen dituen presio kontrolatuko ganbera batean airea erabiltzen du horretarako.
Egonkortasuna eta oreka konprometituta dituzten lesioetan, erreminta honi esker, tratatutako pertsonak segurtasun sentsazio handia lortzen du et horrek berriz erortzeko arriskua murrizten du.
BIOMEKANIKARI APLIKATUTAKO TEKNIKAK
Biomekanikako laborategia
Min muskulueskeletikoen prozesuetan lan ezgaitasunaren ebaluazioan balorazio funtzionalerako zerbitzua.
Kaltetutako zonaren eboluzio funtzionala monitorizatzea ahalbidetzen du errehabilitazio prozesuaren jarraipenean. Gainera, kaltetutako zonaren gelditasuna
edo berregokitzapena egiaztatzen duen froga objektiboa da.
Lynx proiektua
Artikulazioen mugikortasuna eta indarra objektiboki neurtzeko erreminta, diagnostikoa arinago egiten eta Mutua Universalek babestutako biztanleen arretaren kalitatea areagotzen duena.
PAZIENTEAREN JARRAIPENA ETA BALORAZIOA
Termografia
Termografia erabiltzea laneko traumatologia prozesuetan.
Teknika honi esker, ganbera termikoen bitartez, mindutako gorputz zonen tenperatura jaso eta diagnostikoa egin, eta lesio zein gaitzen tratamendua eta jarraipena egin daiteke.
Ekografia
Ekografiaren erabilera barneratzea arreta zentroetan, hanturak, hausturak eta traumatismoak bezalako lesio desberdinak identifikatzeko erabiltzen dena.
Lan-eremuan, ekografia honako hauengatik nabarmentzen da: sorbaldako patologian erabiltzen delako; ukondoaren artikulazioaren eta lotutako muskulaturaren balorazioa; eskumuturraren eta bere patologia nagusien azterketa; eta belaunaren, orkatilaren eta oinaren balorazioa.
Berrikuntza prebentzioari aplikatuta
ERGONOMIAKO LABORATEGIA
Nafarroako Mutua Universaleko zentroan kokatutako ergonomiako laborategiak erreferentziako zerbitzu diferentziala eskaintzen du, Espainian aitzindaria, iraupen luzeko lesio eta baja errepikakorren prebentzioan, lan inguruneari eragiten dieten arazo muskulueskeletikoei erantzuna bilatuz
2022AN ERGONOMIA LABORATEGIAK
AHOLKATUTAKO ENPRESAK JARDUERA SEKTOREKO
ERREALITATE BIRTUALA
ESTRESA MURRIZTEKO
Entrenatu zure relaxa
Errealitate birtuala lan arriskuen Prebentzioari aplikatzen dion esperientzia inmersiboa, enpresen arrisku psikosozialen kudeaketa sendotzera bideratua.
Teknologia horren bidez, langileek trebetasunak, gaitasunak eta trebetasunak landu ditzakete estresa eraginkortasunez kontrolatzeko, eta, hala, sentsibilizatu egiten dute arrisku psikosozialak kudeatzeak duen garrantziaz, bizimodu osasungarria sustatu eta sortzeko oinarri gisa.
KAPITAL PSIKOLOGIKOA
SUSTATZEKO PROGRAMA
Mutua Universalek “Kapital soziologikoa sustatzeko programa” garatu du (PsyCap, ingeleseko siglengatik), enpresa bazkideei eta haien langileei praktika egokiak emateko eta pertsonen kapital psikologiko maila identifikatzen duten baliabideak emateko, eta osasun mentalaren hondaketa prebenitzeko.
Proiektu honen bitartez, hurrengoa ahalbidetzen die enpresa elkartuei:
ONGIZATE UNIVERSAL
Osasunaren prebentzio eta sustapena laguntzeko programa, langileen osasuna eta ongizatea eta bazkide diren enpresen jasangarritasuna kudeatzea ahalbidetzen duena.
Programa hau, web plataformaren bitartez baliagarria, bazkide enpresa bakoitzaren beharrei, ezaugarriei, helburuei eta garapen maila edo irismen mailaren arabera egokitzen da.
PREBENTZIO APP-A
BERRIKUNTZA ETA OSASUNA SARIAK: OSASUNA ETA BIZI KALITATEA HOBETZEARI APLIKATUTAKO BERRIKUNTZARI SARIAK
2022ko azaroan izan zen sari hauen zazpigarren edizioko sarien banaketa. 2015ean sortu ziren sari hauen azken xedea Mutua Universali lotutako enpresen lana nabarmendu eta hedatzea da, izan ere langileen bizi kalitatea hobetzeko proiektu edo ekintza berritzaileak egin dituzten osasuna sustatzearekin oso konprometituta daudenak.
Ekitaldian Mateo Valerok, Barcelona Supercomputing Center – Centro Nacional de Supercomputación (BSC-CNS) zentroaren hitzaldia izan genuen, eta baita Alfonso Valencia irakaslearena ere, BSC-CNS delakoaren Bizi Zientzien Departamentuko zuzendaria eta ICREA Researcheko irakaslea.