Kudeaketa integro eta efizientea
Pertsonetan zentratuta, Entitateak eraldaketaren, zerbitzu digitalen eta lankidetzaren alde egin du
Kudeaketa integro eta efizientea
Pertsonetan zentratuta, Entitateak eraldaketaren, zerbitzu digitalen eta lankidetzaren alde egin du
Eraldaketa digitalaren aldeko apustua
2022an, Mutua Universalek eraldaketa digitalean jarraitu du lan egiten, Entitatearen estrategiaren ildo beretik, lau dimentsiotan zentratutako ekimen ugari bultzatzeko: interes talde desberdinen ahalduntzea, efizientzia, berrikuntza eta kultura korporatiboa.
Hala, Mutua Universalek bere kudeaketa eta lan ereduak presentzialitatea eta ez presentzialitatea elkartzen dituzten eredu hibridoetarantz eboluzionatu ditu.
Kudeaketaren arloan, Entitateak martxan jarri du prestazioen izapidetze elektronikoko sistema bat, arina eta erraza, eta prozesuen automatizazioan eta Gune Pribatuen funtzionaltasunen hobekuntzan jarraitu du lanean.
Elkarrizketari bakarra
Mutua Universalek elkarrizketari bakar irudia eskaintzen du, hau da, erabiltzaileari Entitatearekin harreman osoan zehar uneoro lagunduko dion,
haren eskakizunei eta galderei erantzungo dien erreferentziako profesional bakarra, egoera bakoitzean erantzun azkarragoa eta egokiagoa emateko.
Prozesuen automatizazioa
Mutua Universalek Robotic Process Automation (RPA) aplikatzen du, balio erantsi baxuko lanak automatizatzea ahalbidetzen duen software berritzailea, langileei lan kargak murriztu edo kentzeko, Entitatearen barruan egiten diren prozesu errepikakorretan.
Onurak
EBOLUZIOAREN ADIERAZLEAK ROBOTIC PROCESS AUTOMATION (RPA) TEKNOLOGIAREN APLIKAZIOAN (RPA)
Izapidetze eta kudeaketa elektroniko integrala
Kudeaketan efizienteagoak izateko eta babestutako biztanleria ahalduntzeko helburuarekin, Mutua Universalek izapidetze elektronikoko zerbitzu arin, erraz eta segurua eskaintzen du, Entitatearen eta haren xede publikoarekin arteko kudeaketak errazteko.
Trazabilitatea, arintasuna eta segurtasuna bezalako kontzeptuetan oinarrituta, Mutua Universal izapidetze elektronikoko sistemak, Zona Pribatuan dagoena, hurrengo onurak ditu:
Funtzionaltasun berriak
Gune Pribatuetan
Pazientearen Gune Pribatua
- “Txostenak eta emaitzak” atal berria, pazientearen osasun txosten guztiei sarbidea ematen diena. Hortaz, erabiltzaileek kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzte, toki berean, haien txosten medikuak eta proben emaitzen txostenak.
- Mutua Universalen prestazio ekonomikoen onuradunak izan diren pertsonei PFGZren atxikipen ziurtagiriak ikustea eta deskargatzea ahalbidetzen duen funtzionaltasun berria.
- Pazientearen Gune Pribatuaren bertsio berritua, diseinu pertsonalizatuagoarekin, interfaze intuitiboagoa eta lagunkoiagoarekin, eta nabigazio errazagoa duena.
Zer egin dezakezu Pazientearen Gune Pribatuan?
- Zure historial mediko osoan sartu erosotasun osoz: zure hitzorduak eta programatutako probak ikusi, eta zure prestazio ekonomikoak modu seguruan eta konfidentzialean kontsultatu.
- Hitzordu medikua erraz aldatu,itxaron gabe eta zentro medikura joan gabe.
- Laguntza taldeari galdetu, edozein tokitik eta prozesuaren edozein unetan (eKontsulta).
- Jasotako prestazio ekonomikoen xehetasunak ikusi, eta baita abian direnen data eta zenbatekoa ere.
- Berritasun guztiak, eskakizunen egoera eta hurrengo hitzorduak jaso.
Enpresaren Gune Pribatua
Mutua Universalen Enpresaren Gune Pribatua bazkide diren enpresen, langile autonomoen eta aholkularitza kolaboratzaileen eskura prestazioak izapidetzeko, bana prozesuen jarraipena egiteko, Siniestralitatea murrizteko informazioa ikusteko edo botikinak eskatzeko, besteak beste, web zerbitzua da.
- Enpresaren Gune Pribatuak Mutua Universalen prestazio ekonomikoen onuradunak izan diren pertsonei PFGZren atxikipen ziurtagiriak ikustea eta deskargatzea ahalbidetzen duen funtzionaltasun berria du.
- Horrez gain, “Enpresa Behatokia” ere badu, absentismo eta siniestralitate adierazleak aginte interaktiboko koadro baten bitartez aztertzen dituen tresna, Giza Baliabideen eta lan arriskuen prebentzioko kudeaketan eta erabakiak hartzean laguntzen duena.
Osasun Enpresa Hornitzaileentzako Gune pribatua
Osasun zerbitzuen hornitzaileentzako Mutua Universaleko Gune Pribatua abian jartzeak kudeaketa guztiak plataforma bakarrean zentralizatzearen abantailen adierazle dira.
Gune horri esker, enpresa hornitzaileek eskaerekin, txostenekin eta fakturekin lotutako izapide guztiak egin ditzakete bertan.