Gutanak

Gizarte moduan aurre egin behar diegun erronkek antolaketa arinak eta konprometituak behar dituzte”

Juan

Güell Ubillos

ZUZENDARI GERENTEA

Cartas

Gizarte moduan aurre egin behar diegun erronkek antolaketa arinak eta konprometituak behar dituzte”

Juan

Güell Ubillos

ZUZENDARI GERENTEA

Lerro hauekin hasteko, eskerrak eman nahi dizkiot azken 18 urteotan Mutua Universalen presidentea izan den Juan Echevarria Puig Jaunari, zeinak nahita egin zion uko bere karguari 2022ko abenduan, 36 urtez Entitatearentzat guztiz eta zintzotasun osoz lan egin ondoren, eta zeina 1987az geroztik Zuzendaritza Batzordeko parte izan den.

2004an presidentziara iritsi zenetik, Mutua Universal bere lan baliotsua aldarrikatu beharra dago inolako zalantzarik gabe, aurrera-pauso nabarmenen protagonista izan baita. Entitatearen modernotasuneranzko behin betiko bultzada kudeaketari eta osasunari berrikuntza aplikatuz, arreta bikaina ematen jarraitzeko, eta horren gailur gisa Berrikuntza eta Osasuna Sariak antolatuz.

Presidente karguan eman dituen urteetan zehar, Juan Echevarriak bikaintasuna eta korporazio gobernu egokia etengabe bilatzeko ildotik zuzendu du mutua. Izan ere, eremu horretan ekimen estrategikoak sustatu ditu Entitatearen barne-kontrola sendotzeko, Auditoretza eta Betetze Batzordea edo Arrisku Penalen Batzordea, esaterako.

Jaume Aguirre de Cárcer y Morenoren eskutan uzten du orain lana eta presidentzia, egun arte Zuzendaritza Batzordearen presidenteordea zena. Hari eskertu nahi diot, aldez aurretik, bere aurrekoak lortutakoari eustearen erronka hartu izana, etortzear dagoenari begira. Guztia unibertsaltasuna, mutualistarekiko hurbiltasuna, etengabeko hobekuntza eta zerbitzu publikoko bokazioa ziurtatzeko. Mutualismoaren balio historikoak denak.

 

Bere lanean dago, hein handi batean, Mutuaren etorkizun gertukoena. Etorkizun horri baikortasunez egiten diogu aurre, ekonomia eta kudeaketa-adierazle nagusietan hazi izanak eta Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuarik onenen artean dagoen erakunde kaudimenduna izateak eragiten digun baikortasunarekin. Kudeatzeko eta erreakzionatzeko dugun gaitasunetik interpretatu behar ditugun emaitzak, agertokiak aurreratu eta haien arabera jardutea ahalbidetzen digun ikuspegi estrategikoarekin.

 

Ontzat ematen ditugu kudeaketaren emaitzak, zorionez pandemia bat atzean uzten duen ekitaldi honetan, baina ziurgabetasun geopolitiko baten aurka borrokatu behar izan duen ekitaldi honetan, eta horrek gizarte, ekonomia, lege eta teknologia mailan ere eragina izan du. Oro har, araudiaren aldaketei eta gizartearen eta ekonomiaren bilakaera azkarrari egokitzeko gai izan garela uste dugu.

ENTITATE KAUDIMENDUNA ETA GAITUA

Arlo guztiz ekonomikoan, 56,75 milioi euroko emaitza positiboa lortu dugu, eta 2022 Kontingentzia Profesionalengatik Egonkortze Erreserbarekin itxi dugu, 31/2022 Legeak, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrena, zilegi duen gehienezko zenbatekokoa. Zehaztutako muga berriak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aldeko 90,38 milioi euroko ordainketa bat dakar, sistemaren jarraitutasunaren eta ongizate egoeraren alde eginez. Ekonomikoa izateaz gain, ingurumenekoa, etikoa eta soziala ere bada jasangarritasun hori, eta aniztasuna eta inklusioa errazten du, lankidetza publiko-pribatu efikaz baten bitartez gizartearekiko arduratsuak izateko gure xedeari jarraiki, eta langileen, enpresen eta, azken finean, gizarteari balioa ematen diona.

KUDEAKETA OSOA ETA EFIZIENTEA

Kudeaketa adierazleei dagokienez, 2022an Mutua Universalek % 3,6an igo ditu babestutako langileak eta atxikiak, 1.638.363ra arte, eta urte bukaeran 157.985 enpresa mutualista izatea lortu du.

Hazkuntza honek Mutua Universalen zentroetan laguntza primarioaren % 10 baino gehiago igoera eragin du, eta Entitateak ongi erantzun dio jarduera zorrotzari eta konprometituari esker. Osasun integral, pertsonalizatu eta gizatiar bateko arreta eredu baten arabera, ekitatea eta arreta kalitate altua bermatzen dituena, atzerapenik eta itxaron-zerrendarik gabe. Eredu horrek gure laguntza presentziala biltzen du, probintzia guztietan presentzia duten trebakuntza teknologiko handiko zentro propioen sare zabalean, gure telemedikuntza-sistema propioarekin (Online Klinika), gure laguntza-zentro guztietan ezarria, eta gure populazio babestu guztiei bermatzen die medikuntza espezializaturako sarbidea, edozein lekutan daudela ere. Jarduera horiek ezingo lirateke egin osasunari, prebentzioari eta kudeaketari aplikatutako berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu argi eta sendoa egin izango ez bagenu. Ahalegin horri esker, adimen artifizialean oinarritutako proiektuak garatu ahal izango ditugu, egoerak aurreratzeko eta aurreikusteko, zerbitzua ematerakoan erabakirik onenak hartzeko, prozesuen arintasuna handitzeko, erantzun-denborak murrizteko eta egon daitezkeen beharrei aurrea hartzeko edo izapideak egiteko sistema sendoa eta arina izateko ere, besteak beste.

Gizarte kotizazioka bildutakoari dagokionez, guztira 1.493 milioi euro, % 15,45 igo da 2021ekiko, hein batean PCM/244/2022 Ordenaren ekarpenarengatik, zeinaren bitartez 2022rako Gizarte Segurantzako kotizazio arauak garatzen diren, PCM/1353/2021 Ordenaren ondorengoa, 2021eko irailetik indarrean. Honek, kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa kudeatzeko esleitutako funtzioak eta jarduerak finantzatzeko mutuek jaso beharreko kuota-zatikia zehazteko koefizienteari eutsi dio 0,06an, bai besteren kontuan (lehen 0,051), bai bere kontuan (lehen 0,055).
Zifra hori, hala ere, ez da nahikoa, lan absentismoaren igoera dela eta, Espainian dagoeneko egiturazko arazo bezala landu beharko litzatekeena.

Egungo gizartea konplexua da, eta erritmo bizian aldatzen doa. Ondorioz, eraile guzietan ere premiazko erantzunak eskatzen ditu gizarteak. Etorkizuneko errealitateak arriskuan jarri gabe egungo errealitate berriei egokitzen, “Egun jardunez, etorkizunean pentsatzen”, eredu produktiboago eta sozial etikoago baterantz aldatzeko lan eginez, Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzen duena. Horrela, eraldaketa jasangarri bat bizi dugu, ingurumena, gizartea, etika eta gobernu korporatibo ona (ASG) gure eguneroko kudeaketa sendotuz.

ETORKIZUNEKO ERRONKAK

Gizarte moduan aurre egin behar diegun erronkek antolaketa arinak eta konprometituak behar dituzte, etengabe hobetzeko eta egokitzeko xedea dutenak. Hain zuzen ere, pandemian zehar agerian utzi genuen hori. Krisialdi ekonomikoa eta sanitarioaren testuinguruan, gizartea eta arreta langileak muturreko egoeran lanean, baliabide eskasiari aurre egiten, Mutua Universalek bere kudeaketaren, prozesuen eta zerbitzuen egitura egokitzen jakin izan baitzuen pertsonengan eta ongizate egoeraren jasangarritasunean zentratutako erantzun efizientea emateko.

Eta saiatuko gara horrela jarraitzen. Asmo handiko eta etorkizunerako ikuspegia lantzen duen “Pertsonen Mutua. Berritzeko elkarlanean” (“La Mutua de las personas. Colaboramos innovando”) Plan Estrategikoak lagunduta eta pizgarri moduan erabilita, non Entitateak hurrengo urteotan ingurumen gero eta aldakorrago, teknologikoago, kolaboratzaileago eta jasangarriago batean jarduteko ildoak ezartzen dituen. Askotariko profesionalek osatutako taldeak parte hartzen ari den proiektua, lurraldeko unitateen inplikazio handiarekin, Mutua Universaleko talentua bultzatzera zuzendutako arintasunean eta zeharkakotasunean oinarritutako lankidetza metodologiak baliatzen dituena. Gure jarduketa arlo guztietan aurrera eginez eta haietara egokituz. Giza talentuan eta azpiegituretan inbertitzearen eta teknologiaren alde eginez, langileen osasuna eta ongizatea zaintzeko helburu bakarrarekin, enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna lortze aldera. Bere jasangarritasuna eta sistemarena lortzean ere, Herri Administrazioarekin zalantzarik gabe eraginkorra izan den lankidetza publiko-pribatuko testuinguruan.

Jarduera, baliabide eta zerbitzu horiek guztiek gure enpresa mutualisten eta babestutako eta atxikitako biztanleek oso ontzat ematen duten arreta abalatzen dituzte. Hala ageri da azken “2022ko zerbitzuaren kalitateari buruzko inkesta”-ren emaitzetan. Izan ere, 10etik 8,54ko puntuazioa lortu dugu, eta bilakaera positiboa izan du zerbitzuaren dimentsio guztietan, bai harreman-eremuan, bai prestazioen kudeaketan eta laguntza-zentroetako arretan.

Hona helduta, eskerrak eman nahi dizkiet beste urte batez Mutua Universalen sinetsi duten bazkide diren enpresa guztiei, langile babestu eta atxikiei eta aholkularitza kolaboratzaileei.

Aipamen berezia merezi dute, halaber, erakundeko profesionalek, 2.000 pertsona inguruk, egunero, zorroztasunez eta profesionaltasunez lan egiten baitute mutuak enkargu hori merezi izan dezan.

Berriz ere eskertu nahi diot Juan Echevarria Puig Jaunari. Mila esker erakundea zuzentzen egindako lanarengatik, konpromisoarengatik eta zintzotasunarengatik.

Eta, azkenik, eskerrak eman behar dizkiet Zuzendaritza Batzordeari eta Jaime Aguirre de Cárcer presidenteari, Gizarte Segurantzarekin lankidetza aktibo eta eraginkorraren bidez sistemaren jasangarritasuna lortzen laguntzen duen erakunde bateko kide izateak dakarren erronkagatik, gobernu, administrazio, kudeaketa eta ordezkaritza lanengatik.

Konfiantza osoa dugu.

Eskerrik asko.