Publicado el: 05/07/2017
Gerente

 

 

"Mutualitateen sistemak, kudeaketaren jardute arduratsua eta zerbitzu-ematea eta sormena eta konponbide berriak bilatzea uztartu behar ditu"

 

 

Juan Güell Ubillos
Zuzendari gerentea

Publicado el: 02/05/2017

2017an, Espainiako ekonomia aurreikuspenen gainetik hazi zen berriro (% 3,1), baina 2016an baino bi hamarren gutxiago; horrela, hiru urtez jarraian % 3tik gorako hazkundea izan du. Krisialdi ekonomikoa hasi eta hurrengo hamarkada nekezaren ondoren, azkenean, 2008ko BPGren kopurua (1.163 MM €) erraz berreskuratzea lortu da.

Eurogunearen eremuan –hainbeste eragiten diguna– 2017an % 2,3 hazi zen BPGa. 2018. urterako, Europako Banku Zentralak (EBZ) hazkundearen aurreikuspena % 2,4ra igo du diru bakarreko herrialdeetarako. Espainiarako aurreikuspenak are baikorragoak dira, BPGa urtean % 2,9 haziko dela aurreikusi baita, hots, eurogunearena baino 5 hamarren gehiago.

Munduko Ekonomia Foroak Espainiaren erronka nagusiak adierazi ditu; horra hor: “Zerga-sistemaren iraunkortasuna indartzea” epe ertain eta luzerako –pentsioen erreforma barne–; “administrazio publiko efiziente eta eraginkorragoa garatzea”, “egungo gehiegizko arauketa murriztea” eta “enpresa-sektoreetan digitalizazioa eta teknologia berritzaileak sustatzea”.

Era berean, Ongizate Estatuarekin loturiko alderdiak indargunetzat hartu ditu: seigarrena, bizi-itxaropenean eta bederatzigarrena, osasunean.

Mendebaldeko herrialdeen artean piramide demografikoaren alderantzikatzearen eta langabeziaren eragin handienetako bat jasaten ari den biztanleriaren oraingo eta geroko premiak –ziurgabetasun ekonomiko betean– bermatzea bada helburua, gure ustez, Estatuaren hezkundearen edo erakunde-kontrol zorrotzaz herritarren zerbitzuen liberalizazioaren arteko dilema gaindituta geratu da. Behitzat, langileen osasunaren babesari dagokionez.

Gizarte Segurantzaren laguntzaile diren Mutualitateek Gizarte Segurantzaren Sistema jasangarri egiten laguntzen dute, arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza ereduak berekin dakarren bizkortasunagatik. Izan ere, hainbat hamarkadaz ibili izan da eredu hori, eta eraginkorra dela erakutsi du, zeren eta langileei, enpresei eta, azken finean, gizarteari balioa baitakarkielako.

Hala eta guztiz ere, adierazi beharra dago Gizarte Segurantzaren laguntzaile diren Mutualitateen eredu ekonomikoa antiziklikoa dela. Hazkunde ekonomiko azkarreko agertoki batean, egungoan, prestazio ekonomikoak modu esponentzialean hazten dira.

Absentismoa da horren kausa nagusia: faktore kritikoa da, zeren eta gastuaren bilakaerari eragiten baitio eta, hortaz, soberakinak sortzeko ahalmena mugatzen baitu.

Testuingurua kontrakoa bazen ere, Mutua Universal-ek, 2017an, 56,66 milioi euro (2016ko soberakinak) sartu zituen Gizarte Segurantzan. 2017an, 33 miloi euroko emaitza positiboa izan zuen; hortaz, Sistemari egiten diogun ekarpenean, sektoreari egindako gure portzentajezko partaidetza handitu egin zen, finantza-kaudimen osoaz.

Gure soberakinak murriztu baziren ere, 2017an beste funtsezko bi gai hauei aurre egiten jarraitu genuen:

  • Inbertsio iraunkor eta gorakorra, alderdi nagusi hauetan bildurik:
    • Instalazioen edukiera handitzea eta modernizazioa areagotzea, eskaria betetzeko, esaterako, Valladoliden, Huelvan, Lugon, Iruñean eta Sevillan.
    • Asistentziaren eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea, esaterako: “Clínica Online Empresa” (telemedikuntza-sistema enpresa elkartuen Osasuna Zaintzeko Zerbitzuetara hedatzea), errealitate birtuala erabiltzea, Pazientearentzako Gune Pribatu berria eta Absentismoren Kudeaketa Unibertsaleko eredua.
    •  
  • Gizarte-laguntza. Gai horretan, errekor historikoa lortu da: iazkoa baino kasik % 50 handiagoa da. Iaz neurri-sorta berezia abiarazi zen autonomoentzat eta beraien familientzat ere, eta horrek laguntza ekonomiko berriak dakartza, negozioa iraunkor egiten eta ekintzailetzari laguntzeko.

Ikusten denez, ez dugu bestelako agertokirik aztertzen, eta langileekin, enpresekin eta gizartearekin dugun konpromisoari tinko eusten diogu. Modu inklusibo eta unibertsalean. Unibertsala da Mutua, ez duelako sektorerik, eremu geografikorik, enpresarik edo langilerik baztertzen. 2017an 42.000tik gora babespeko langilek bat egin zuten gure erakundearekin, eta kontingentzia profesionalengatiko bisita-kopurua ia % 7 igo zen, eta kontingentzia arruntengatikoak, % 15. Beti efizientzia- eta kalitate-irizpide zorrotza izanda, gogobetetasun-inkestak erakusten duenez (oro har, 10etik 8).

Mutua Universal-en DNAn dago berrikuntza. Gure ustez, Mutualitateen sistemak, kudeaketaren jardute arduratsua eta zerbitzu-ematea eta sormena eta konponbide berriak bilatzea uztartu beharko ditu, orainari eta, batez ere, etorkizunari begira, zirkulu bertutetsu berria eratu nahi badugu.

Benetan disruptiboa den berrikuntzarik ezean, oinarrizko hiru ildo hauetan aurrera egiteri ekiten diogu:

  • Espainiako gizartearen eta enpresa-ehunaren bilakaeraren ezagutza sakona eta etengabe eguneratua –aldaketa sakona ere–.
  • Ezagutza zientifikoan eta teknologikoan gertatzen diren aurrerapenen identifikazio sistematikoa, prebentzio- eta asistentzia-praxi hobeago batean aplika daitezen eta azterketa prediktiborako kudeaketa estatistikoa bultzatzeko.
  • Gure interes-taldeekiko harremanetarako ekosistema digitala eraiki eta etengabe garatzea, prozesuak bizkortzeko eta urrunetik eta mugikortasunean kudeatu ahal izateko. Azken finean, lortu nahi dugun bikaintasunarekin bat etorriz, balioa modu gorakor eta bereizian ekarriko duen ekosistema. Azken hamarkadetan informazioaren teknologiek izan duten aurrerapen itzela dela kausa –azken urteotan biziki bizkortu dena–, aro baten hasieran bizitzen ari gara, eta, besteak beste, harremanak izateko, lan egiteko edo bizitzeko gure moduak nabarmen aldatu dira. Ez gara sineskorrak, eta jakin badakigu digitalizatzeko bidean ez dagoela ez lasterbiderik ez maisutasunezko errezetarik, baina erabakitasunez ekin diogu prozesu horri, talentuaren, baliabideen eta ordena metodologikoaren eskutik. 

Azken hamarkadetan informazioaren teknologiek izan duten aurrerapen itzela dela kausa –azken urteotan biziki bizkortu dena–, aro baten hasieran bizitzen ari gara, eta, besteak beste, harremanak izateko, lan egiteko edo bizitzeko gure moduak nabarmen aldatu dira. Ez gara sineskorrak, eta jakin badakigu digitalizatzeko bidean ez dagoela ez lasterbiderik ez maisutasunezko errezetarik, baina erabakitasunez ekin diogu prozesu horri, talentuaren, baliabideen eta ordena metodologikoaren eskutik.

Aurreikusita zegoenez, iazko abenduan bukatutzat jo genuen gure azken plan estrategikoa (2014-17) eta, memoria honetan bildutako adierazleen arabera, bikain bete eta itxi dugu etapa hori. 2018ko Mutua erakunde egonkorra eta kaudimenduna da, eta hazten jarraitzen du. Lau urteotan era askotako ahuleziak ezabatzeko gai izan gara, eta gaur egun erakunde bizkorragoa gara, bilakaerara eta arautze-mugetara bizkor eta eraginkortasunez moldatzen dakiena.

Urteotan aldaketa sakonak gertatu dira gizartean nahiz ekonomian, eta lehenago ikusi dugunez, horiek eragin zuzena eta sakona dute gurengan. Baina Muta Universal osatzen dugun 1.800etik gorako profesionalon taldeak, bikaintasunerantz aurrera egiten du egunetik egunera, gizartearekin duen konpromisoari tinko eutsiz, eta enpresa elkartuen, babespeko langileen eta laguntzaileen nahiz erakundeen konfiantza geure gain hartzen dugu.

Orain beste fase bati ekingo diogu (2018–20). Inkonformistak gara eta jakin badakigu bilakatu beharra dugula, hortaz, gure plan estrategikoaren xedea garaiotara egokitutako eredu berria eratzea da. Lurraldetik are hurbilago egon nahi dugu, Estatu guztian ezarri izanaren garrantzia nabarmenduko duen eta egiturazko euspenaren eta prestazioaren bikaintasunaren alde etengabe ahaleginduko den erakundea izateko.

 Mutua Universal-ek konpromiso itzela du orain eta izango du geroan gizartearekin, eta Ongizate Estatuari eusteko erakundeekin elkarlanean ari izango da.

 Ez nintzateke zuzena izango, aukera honetaz baliatuko ez banintz babespeko langileei, gure enpresa elkartuei, Zuzendaritza Batzordeari eta horren presidenteari eta, batez ere, Mutua Universal-eko langile guztiei, beren arduragatik, profesionaltasunagatik eta etika eta lan onarekin duten konpromisoagatik eskerrak emateko.

Guztiei, eskerrik asko.

 

 

Publicado el: 02/05/2017

Mutualitateek Gizarte Segurantzaren Sistema jasangarri egiten laguntzen dute, lankidetza publiko eta pribatuaren ereduak berekin dakarren bizkortasunagatik. Hainbat hamarkadaz ibili izan da eredu hori, eta eraginkorra dela erakutsi du, zeren eta langileari, enpresari eta, azken finean, gizarteari balioa baitakarkielako.

Publicado el: 12/07/2017

Juan Güell Ubillos
Director Gerente de Mutua Universal

Publicado el: 12/07/2017

Mutua Universal-ek, 2017an, 56,66 milioi euro (2016ko soberakinak) sartu zituen Gizarte Segurantzan. 2017an, 33 miloi euroko emaitza positiboa izan zuen; hortaz, Sistemari egiten diogun ekarpenean, sektoreari egindako gure portzentajezko partaidetza handitu egin zen, finantza-kaudimen osoaz.