Presidente
Publicado el: 03/04/2017

Urterik urte gertatzen den bezala, aurreko ekitaldia oso urrun geratzen da dagoeneko, baina, are gehiago, 2015. urte honen amaieran, abenduaren 21ean, Espainian hauteskunde orokorrak egin zirela eta haien emaitza antzua izan dela kontuan hartzen badugu. Bestetik, 2016ko lehenengo seihilekoa ere bizi-bizia izan da, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea onartzen duen erreferenduma egin delako eta Espainian ezker-muturreko gobernua geldiarazi ahal izan duten hauteskunde orokor berriak egin direlako ekainaren 26an. Politikarien itunaren aldeko zuhurtziaren zain oraindik erabat gainditu ez dugun arriskupean gaude, Espainia demokraziaren bidez komunismo sortu berria ezartzen duen munduko lehenengo herrialdea izan liteke-eta.

Gure bihotz politikoen sistolearen eta diastolearen ondorioz ez litzateke geldialdirik gertatu behar. Hori guztiori dela eta, erantzukizun kolektiboa dugu. Gurea hainbat lorpen dituen gizarte aurreratua denez, ez luke bere eredua jokoan jarri beharko, ezta hezurretaraino, Indalecio Prieto sozialistak bere egunean Espainiari buruz esan zuen bezala, hezur-muineraino errotuta dagoen behinolako zibilizazioaren funtsa ere.

Hala ere, mugarik ez edukitzeagatik desitxuratu ondoren larregi aintzat hartu den trantsizio haren ondorioz, jurisdikzio, organismo eta ahalmen gehiegi sortu dira. Gainera, suposamendu eta pertsona berberei buruzko erabaki aurkariak eta kontrajarriak aldi berean hartzeko aukera ere eskaintzen dutenez, egitura politikoak hautsi dituzte, baita espainiar guztien berdintasun konstituzional aldarrikatua ere. Sakabanatuta gaude.

Espainia zirriborro ez-segurua izan zen, eta, orain ere, halakoxea da berriro.

Betidanik esan da teleologia, gauzen zergatia zein den jakin beharra dagoela. Urteen joan-etorrian, kostata eratu ahal izan dugu gure gorputz sozialaren urin sinobiala den gizarte-maila ertaina. Gizarte-maila horrek, gainera, proletario eta klientelista bihurtu nahi duten antisistemen gozamenerako, tratu txarrak jasan ditu arriskutsua ez delako eta erraz antzematen delako, bere zerga-betebeharretan ere bai.

Publikoaren eta pribatuaren leloa sortu da berriro, eta ez eraginkortasun nahiz egokitasunagatik, ideologiagatik baizik. Badirudi esperientzia alferrekoa dela eta politika ekonomikoan bertan ere dogmei eusten zaiela errealitatea bera beste era batekoa denean, enpresek mutualismoarekin borondatez bat egiten dutela eta horren ondorioak onak direla kontuan hartuta.

2015ean, hain zuzen ere, gure mutuek 887 milioi euroko ekarpena egin diote Altxor Publikoari, zeregin nahiz babes berriak hartu dituzte euren gain eta euren aurrezkien bidez babestu dute erretiro-pentsioen ezinbesteko ordainketa.

Gure mutuetan asistentzia emateko eta ospitaleratzeko dauden instalazioak bisitatu behar dira. Tratamenduak bitarteko modernoenen bidez ematen dira, profesionalak ezin saiatuagoak dira eta oso emaitza onak lortzen dira. Errealitate hori orain dela 100etik gora urte abian jarri bazen ere eta lurralde nazional osoa estaltzen duten 20 instituzio badauzka ere, igualitarismo jakobinoaren ahotsak entzuten dira haren aurrean.

Mutuei buruzko Legea 2015eko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, bere arauak noiz garatuko zain. Legea, ordea, ez zen behar bestekoa izan zenbait faktore zaili dagokienez, nahiz eta jakin bagenekien krisi ekonomikoak arindutako absentismoaren ondorioz bidezko neurri eraginkorrak ezarri behar zirela, berriro suspertu ez zedin, gerora begira gertatu den bezala. Nori berea ematea baino ez da xedea.

Gure mutuen zeregina aldarrikatu beharra dago, behin eta berriro utzi dituztelako alde batera. Hona hemen enpresek mutuekin borondatez bat egiteko prozesuak 2015ean eta zenbait sektoretan erdietsitako lorpenak:

· Kontingentzia profesionalak: 1.439.577 enpresa kide / 2015eko gehikuntza %3 / Merkatuko kuota %98,37

· Kontingentzia arruntak: 1.210.787 enpresa kide / 2015eko gehikuntza %3,75 / Merkatuko kuota %83,11

Publicado el: 03/04/2017

Goresgarria da jarduera mutualisten garapena, horiek, modu eredugarrian, halako Mutua Universal tradizional eta berria eratu baitute. Mutuako zuzendari kudeatzailea, zuzendaritza-taldearen mailak eta langileak dira arduraren eta arrakastaren eredu.

Publicado el: 03/04/2017

Mutua Universalen ibilbidea ezin hobea izan da berriro, ikus-entzunezkoaren eta memoriaren arabera ageri-agerikoa denez.

Ekitaldiko emaitzari esker, likideziaren zein kaudimenaren indizeak onak izan dira, eta erakundearen autonomia finantzarioaren onurarako ere izan da. Ondare garbia (433,99 milioi euro), pasiboaren %81,27, eta kontu finantzarioak (324,61 milioi euro), aktiboaren %60,79, erakundearen likideziaren eta kaudimenaren erakusgarri dira.

Geure eremu nagusietara itzulita, Espainia gure jarduketa-esparru handia dela aldarrikatzen dugu, eta ez dugu inolaz ere murriztu nahi. Krisialditik, munduko krisitik irteteko orduan, adibidea da, beti nahikoa ez dela eta astiro doala uste badugu ere.

Edonola ere, ukaezina da bertako BPGd-ren %3,2ko hazkuntza handiena izan dela 2007. urteaz geroztik. Hori dela eta, euroaren eremuko batezbestekoaren bikoitza izan da.

Kontsumo pribatua (%3) handiena izan da 2006. urtetik. Hazkunde ekonomikoak enplegu-sorkuntza % 3,2 handitzea ekarri du eta Gizarte Segurantzan 17 milioi afiliatu daude; baina langabezia-tasa altua da oraindik, hots, de iure bost milioi pertsona ingururengan du eragina, batez ere, gazteengan. Aldaketa teknologikoen, era guztietako aldaketen eta haien abiaduraren zein sakontasunaren ondorioz, neurri berriak ezarri behar dira ezinbestean, langabeziaren egiturazko izaera nabariaren aurrean guztiok parte hartu eta konpromisoa izan dezagun. Oso-oso kontuan hartu beharra dago zerbitzuen sektoreak gora egin duela eta eraikuntza bera nabarmen jaitsi dela. Turismoak 68,1 milioi bisitari izan dituenez eta %4,9 igo denez, gure ekonomian gehien hazi den sektorea izan da. BPGd turistikoak %3,7 egin du aurrera, puntu erdiko ekarpena eduki du BPGd osoaren hazkuntzan eta 124.000 milioi euro lortu ditu.

Edonola ere, mundu globalizatu honetan den-dena loturapean eta baldintzapean dagoenez, Brexita ere aipatu beharra dago ezinbestean. Orain arte, erreferendumak porrota eta benetako demokraziaren disimulua zirela uste izan dugu beti. Erreferendumak autoritarismoaren modu zoliak izan ohi ziren, eta, orain, asanbleismoarenak ere badira.

Irabazi egingo zirela jakinda edo gai hutsalei buruz antolatzen ziren, eta bost axola nork irabazten zituen.

Cameron jaunak, ordea, gai garrantzitsuei buruz antolatzen ditu, bertako hautesleen artean ez ezik mundu zabalean ere badute eraginik eta galdu ere egiten ditu, gainera. Ingelesek zigortu egin ahal izango dute, baina gainerako kaltetuek?

Barrabaskeriaren ondoren, are zailagoa izango da txertatzeko ereduak bilatzea. Formula suitzarra, norvegiarra, kanadarra. Hala ere, ez da gauza bera formula hori EBn inoiz egon ez denarekin ezartzea edo ateari danbatekoa emanda joan denarekin ezartzea. Inoiz joan izan ez balitz bezala itunekin jarraitzea joandakoaren handinahia izan daiteke, baina ezin ditu geratu direnak gogobete.

Gutun honen amaieran, kontu intimoenak.

Guztiok dakigu zein den 2007ko abuztuaren 1etik Mutua Universalek jasandako eta kasuan kasuko arauzko bideetatik eramandako ezohiko inguruabarra. Hori dela eta, are derrigorrezkoagoa eta merezimenduzkoagoa da nolabaiteko mutua tradizional eta berria eredugarritasunez eratu duten jarduera mutualistak garatzea. Bertako zuzendari gerentea, zenbait mailatako zuzendariak eta langileak arduraldiaren eta arrakastaren adierazgarri ezin hobeak dira. AMATeko kidetza ezin hobea, beste mutua batzuekin ezarritako harremana eta administrazio publikoekin eta, batez ere, Gizarte Segurantza Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiarekin izandako harremana apartekoak izan dira benetan.

Mutua Universalen, ezinbesteko eta garrantzizko lanak egiten dituzten organismo zuhurrak ere badaude. Hartara, Kontrol eta Jarraipen Batzordea eta Prestazio Berezien Batzordea izan dira jarduera leial bezain paritarioaren adibide nabariak.

Azkenik, ia-ia modu ulertezinean Zuzendaritza Batzordea eratzen dutenei, neure lankideei, ahopeka esan nahi diet ezin dizkiedala eskerrak merezi bezain modu nabarian eman, izpiritu abenturazalea dutela eta euren altruismoa neurrigabea dela konturatu ez daitezen.

Eskerrik asko guztioi.

Publicado el: 02/05/2017

2015ean, mutuek 887 milioi euro eman dizkiote Altxor Publikoari, eta betekizun eta babes berriak hartu dituzte beren gain; halaber,beren aurrezkien bitartez erretiro-pentsioen ezinbesteko ordainketa babestu dute.