Publicado el: 05/07/2017
Presidente

 

 

"Junto con el desarrollo excelente de la actividad propia, extendemos nuestro compromiso social a otros ámbitos como el de las ayudas sociales a los trabajadores y sus familias"

 

 

Juan Echevarria Puig
Mutua Universaleko presidentea

Publicado el: 03/04/2017

2017. urtea aztoratua izan da Espainian. Bartzelonak eta Cambrilsek atentatu bana pairatu zuten –Estatu Islamikoak aldarrikatu zituen–, eta horien ondorioz, 16 hildako eta 150 zauritu inguru egon ziren. Bartzelonako Ramblak, mundu guztian ezagunak, bizipen, jarduera eta nazionalitateen erakusgai bilakatzen duten bereizgarri paregabedunak, munduko terrorismoaren erakustoki biribila bihurtu ziren. Egoera latz horri in vigilando erantzukizunen nahasketa eta sumindura eta mina adierazteko manifestazioen erabilpena –Espainiako Erregea buru izan bazuten ere– gehitu zitzaizkion.

Politikaren alorrean, Kataluniako Autonomia Erkidegoko Parlamentuak 19/2017 Legea, irailaren 6koa, autodeterminazio-erreferendumari buruzkoa, eta 20/2017 Legea, irailaren 8koa, iragankortasun juridikoari buruzkoa eta Kataluniako Errepublika sortzekoa, promulgatu zituen. Ondoren, Lege horiek Konstituzio Auzitegiaren bi epaik (2017ko urriaren 17koa eta azaoaren 8koa) baliogabetu zituzten.

Kataluniako Parlamentuaren 21/2017 Legea, 2017ko irailaren 20koa, zeinaren bidez Gizarte Babeseko Kataluniako Agentzia eratu zen, Konstituzio Auzitegiak eten egin zuen (urriaren 17an). Auzitegiak, halaber, Espainiako Gobernuaren inkonstituzionalitate-errekurtsoa izapidetzea onartu zuen.

Ondoz ondoko fase horien guztien amaiera gisa, aldebakarreko erreferendum batera deitu zen 2017ko urriaren 1ean, Kataluniako Errepublika Independentea aldarrikatzea erabakitzeko asmoz. Eta Kataluniako Parlamentuak hori egin zuen, 2017ko urriaren 27an.

Espainiako Gobernuak, Kataluniako Autonomia Erkidegoko presidenteari errekeritu ostean eta PSOEren eta Ciudadanos alderdiaren adostasunaz, Senatuaren gehiengo osoaz onetsi ondoren, Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zuen.

Artikulu horren babespean, hortaz, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak deitu ziren abenduaren 21erako. Hauteskunde horietan Ciudadanos alderdiak lortu zituen ordezkaririk gehien, baina alderdi konstituzionalistekin bat eginez ere ez zuen gehiengo osoa lortu.

Parlamentu berriaren osaera, jarrera eta helburuak, beraz, lehenagokoaren antzekoak dira.

Gertaera guzti horiek zirela eta, erantzukizun penalak egotzi ziren, eta instrukzio-fasean, prebentziozko atxiloketa ugari egin ziren. Kataluniako Generalitateko presidente ohiak eta beste pertsona batzuek, atxiloketak saihesteko, atzerrira alde egin zuten.

Ekonomia eta gizarte guztian eragin sakona izan dute gertaerek, Nazio guztiari baitagozkie. Katalunian dauden 4.500etik gora enpresek egoitza soziala, eta askok helbide fiskala ere, beste autonomia-erkidego batera eraman dute. Zalantzazko egoeraren –oraindik konpondu gabea– ondorioak etorkizun hurbilean ebaluatu eta jasango dira, epe luzera, eta ez ekonomia-arloan bakarrik.

Nazioarteko alorrean, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidente hautatua suertatu zen, eta haren programak, seguru asko, eragin itzela izango du merkataritza eta politika orokorrean, nazioarteko hitzarmen guztiak berraztertzea aurreikusi baitu. Lankidetza Ekonomikoko Ozeano Bareaz haraindiko Hitzarmena (TPP) eten izana eta Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna (TLCAN) Kanada edo Mexikorekin berregituratu izana edo immigrazio-politika dira Trumpen “America First” (Amerika aurrena) hauteskunde-goiburuaren adierazpenak.

Erresuma Batuan, otsailaren 8an, Britainiar Parlamentuak Theresa Mayen Gobernuari baimena eman zion Europar Batasunarekin Brexit-i (2019ko martxoaren 29an indarrean sartuko dena) ekiteko negoziazioak has zitzan.

Alemania eta Frantzia politika irlatar eta ez-solidario ingeles tradizionalaren ondoriozko krisialdia gainditzearen buru izatea espero dugu –Espainiarekin, espero dezagun, eta Italia eta Portugalekin, iguriki dezagun–.

Emandako arreta eta ondoriozko kezka ez dira gure Mutualitatearen egoitza sozialaren kokapenaren ondorio. Adierazitako gertaerek Espainia guztian dute eragina.

1948an, Pedro Laín Entralgo katedradunak España como problema saiakera bikainaren izenburuan laburtu zuen gai horren munta, hain zuzen ere, hainbat urtez, nola edo hala, gure intelektual gailenek –Ganivet, Miguel de Unamuno eta Joan Maragall, besteak beste– azaldu egin dutena.

Azkenik, nazio-esparruan ere garrantzi itzeleko gertaera bat gertatu da. Ekainaren 1ean, PSOEk proposaturik, alderdi Popularraren Gobernuaren aurka jarritako zentsura-mozioak Parlamentuaren gehiengo osoa lortu zuen. Hortaz, gobernuak dimititu egin zuen eta gobernu berria eratu zen, eta horren buru PSOEren idazkari nagusi Pedro Sánchez suertatu zen. Gobernu berriak arauzko denboraldian jarraituko du, berriro hauteskundeetara deitu arte.

Baina utz dezagun alde batera politika –aldi berean hainbeste erakartzen gaituena eta aurretik sumatu ezin dena– eta bila dezagun kontsolamendua ekonomian eta berrets dezagun berriro ere Espainian dugun fedea, zeina abesti zehatza abesten duten kopuruek babesten duten.

Gure datu makroekonomiakoek berez eta konparazioz Europan hedakorra den ekonomia erakusten dute. BPGa % 3,1 hazi zen; eurogunean, berriz, % 2,3. Lau urtez susperraldia izan da, eta hiru urtez, % 3tik gorako hazkundea.

Hazkunde ekonomikoaren bi eragile nagusiak kontsumoa eta inbertsioa izan dira, hala izan behar duenez. Familien gastua % 2,4 hazi zen eta gastu publikoa, % 1,6. Inbertsioa % 5 hazi zen; % 6,1, ekipamendu-ondasunetan, sektorerik onena, neurriz gaineko adierazpenik gabe.

Eraikuntza berriro hazi zen, oraingoan, % 4,9raino. Industria, % 3,7. Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza, % 3,7. Esportazioak, % 5, eta inportazioak, % 4,4.

Hazkunde horrek guztiak, enplegua % 2,9 hazi izana ekarri zuen berekin. Izan ere, 506.000 lanpostu sortu ziren eta langabezia murriztu egin zen (3,41 milioi langabe erregistratuta) eta langabezia-tasa % 16,4ra jaitsi zen. Azken kopuru horiek zaurgarriak dira oraindik, baina 2009. urteaz geroztik, txikienak dira.

Istilu politikoek eta aurrerapen ekonomikoek kokatuta, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileek babespeko langileen ongizatearen alde lanean jarraitu dute, gero eta erantzukizun handiagoaz eta baliabide hobeagoez.

Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza da, hortaz, adibiderik onena estremismo doktrinarioari aurre egiteko. Baina mutualitateak, nola ez ba, gure osasun-arretaren eta Gizarte Segurantzaren arazo orokor defizitarioa pairatzen ari dira. Eta mutualitateek eritasun arruntaren ondorio ekonomikoak –diru-hornidura urriaz eta zaindu eta zuzentzeko gaitasunik eza– beren gain hartu izanak gaizkiagotu du arazo hori.

Mutualitateak zurrunbilo batean sartu dira, eta egoera hori berehala konpondu beharra dago, arautegi berriak egin, aplikatu eta garatuz.

Mutualitateek “Gizarte Segurantzaren itsulapiko” urriari egiten dioten ekarpenen berehalako murrizketak dena esaten du.

35/2014 Legeak, abenduaren 26koak, “Mutualitateei buruzkoa” esaten zaionak, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutualitateen araubide juridikoa oso-osorik arautzen du, eta, halaber, horiek osasun-babes publikoaren kudeaketan laguntzen duten elkarte pribatu gisa betetzen dituzten zereginena, baina horiei buruzko arautegiari –lau urte inguru igaro ondoren oraindik argitaratu ez dena– eusten dio Legeak gai garrantzitsuei dagokienez, hala nola: mutualitateen gobernu-organoen osaera eta jarduera, zuzendaritza-batzordeen deialdiak eta horien jarduerako araubidea, erantzukizunak, administrazio-gastuak, elkartze-hitzarmenak formalizatzea edo erantzukizunak aplikatzeko modua.

Gure kudeaketa-esparruari lotzen bagatzaizkio, Mutua Universal-ek % 7,47 handitu ditu kuotak (969.828.173 euroraino).

2017. ekitaldiko soberakinak 32,73 milioi euro izan ziren.

Mutua Universal-ek erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza areagotzen jarraitu du, zerbitzu berriak eta ezagutza eta esperientziak partekatzeko aukerak garatzeko, gizarte guztiaren onerako. Unibertsitateekin, lan-harremanetako gradudunen elkargoekin eta beste erakunde eta talde batzuekin 20 lankidetza-hitzarmen sinatu dira guztira.

Geure jarduera bikain garatzeaz gain, gizartearekin dugun konpromisoa beste eremu batzuetara hedatzen dugu, hala nola, bizi-kalitatean eragina jasan duten langileentzako eta beren familientzako gizarte-laguntzen eremura. Hortaz, 6.008 eskabideri eman zaie arreta, eta horien balioa guztira 3.058.576 eurokoa izan da, Prestazio Berezien Batzordearen lan goraipagarriari esker.

Mutuaren jardueraren kantitatea eta kalitatea etengabe areagotu izanari erantzuteko, 2,9 milioi euro inbertitu dira ekitaldian instalazio berrietan Valladolid, Huelva eta Lugon, eta 1,8 milioi euro, asistentzia-zentroak hobetu eta moldatzeko.

Era berean, digitalizatzen jarraitu da, digitalizazioak konponbide berriak baitakartza eta instalazioen eta zerbitzuen erabilgarritasuna eta eraginkortasuna hobetzen baititu, baita arintasuna eta erabiltzailearen erosotasuna ere.

Aipatu beharra dago, bestetik, garrantzi handia baitu, Bartzelonako Auzitegi Probintzialak 2017ko apirilaren 24an eman zuen autoa –apelatzeko modukoa ez zena–, zeinaren bidez Mutua 21. Instrukzio Epaitegian izapidetzen ari den prozeduraren (DP 3532/07) erantzule zibil subsidiario azkena bakarrik den.

Enpresa elkartuei eta langileei, esker ona erakutsi beharra dago, gure mutuan jarri duten konfiantza biziagatik.

Era berean, Zuzendaritza Batzordeko, Kontrol eta Jarraipen Batzordeetako eta Prestazio Berezien Batzordeko kideen leialtasun, konpromiso, neke eta eskuzabaltasunari, eta Auditoretza Batzordeko kideei, hamar urtez jarduera eredugarria izanagatik, zuzendaritza-taldeari eta enplegatu guztiei, batez ere, Zuzendari Kudeatzaile Juan Güell jaunari.

Amat-eko presidenteak eta zuzendari nagusiak mutuaren izaera sustatzen eta zuzentzen jarraitu dute, mutualitatetik kanpo ere nabarmentzen saiatu direla.

Eta ministro-taldeak gure lankidetza zintzoa izan du beti, eta hori laguntza eta konfiantzarekin itzuli du. 

Beti egongo gara lan egiteko prest Espainiak zirriborro zehaztugabe etengabea izateari utz diezaion eta Ortega maisuak “Zer gertatzen zaigun ez dakidala gertatzen zaidala dakit bakarrik” adierazi zuenean egin zuen igarkizuna argitzen laguntzeko.

Guztiei, eskerrik asko.

Publicado el: 03/04/2017

Mutua Universal-ek erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza areagotzen jarraitu du, zerbitzu berriak eta ezagutza eta esperientziak partekatzeko aukerak garatzeko, gizarte guztiaren onerako.

Publicado el: 03/04/2017

Juan Echeverría Puig
Presidente de Mutua Universal

Publicado el: 02/05/2017

Digitalizatzeko eginkizunak konponbide berriak dakartza eta instalazioen eta zerbitzuen erabilgarritasuna eta eraginkortasuna hobetzen ditu, baita arintasuna eta erabiltzailearen erosotasuna ere.