Enpresaren helburua bat etortzea erakundeko pertsonak eta haien ingurukoak hobeto eta ahalik eta denbora gehien bizi daitezen. Emaitza praktikoak eta positiboak ematen ditu enpresarentzat nahiz langileentzat, baita erretiroa hartu ondoren ere. Osasun ohiturak aldatzeko metodologia zehatzak daude, eta guztietarako da beharrezkoa gizabanakoak informazioa eta ezagutza izatea.
Zirkulu bertutetsuaren zorte hori sortzea –eta mantentzea– bideragarria da era ordenatuan, erabakimenez eta konstantziaz jarduten bada. Ekimen hau estrategikoa da, eta enpresaren instantzia nagusietatik babestu behar da. Azkenik ezartzen denean, erakundeak beste nortasun bat hartzen du: barruko kide izatearen harrotasuna zabaltzen da, eta, pertsonen bidez, ospe bereizgarria proiektatzen da. Enpresa horiei mira egiten zaie, eta, askotan, Mutua Universalek laguntzeko aukera izan du.
Etorkizunari begira, “digitalizazio” deiturikoa aipatu behar dut. Dagoeneko, ekonomiako eta gizarteko hainbat sektoretan eragiten ari da, eta aldatu egin du gure erosteko, informazioa lortzeko, harremanetan jartzeko eta sendatzeko modua. Balio katearen disrupzioak, kasu askotan, sektore guztiek porrot egitea ekarri duela esaten da; hala ere, enplegua sortzeko motorra da, eta zenbait adituk esaten dute datozen bost urteotan Espainian milioi bat lanpostu kalifikatu baino gehiago sor ditzakeela.
Badirudi ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa digitala hasi besterik ez dela egin, eta gurea bezalako erakunde batek –estatuko besteren konturako langileen eta autonomoen % 10 inguru babesten ditu– ahalegin horren zati esanguratsu bat teknologia aplikatuak ematen dituen erabilera berriak identifikatzeko erabili beharko duela.
Denbora errealeko zenbaki handien kudeaketako (Big Data) zerbitzuen kalitatea hobetzen ari da, eta erabiltzaile nahiz bezeroen aukerak biderkatu egin dira. Gero eta sektore gehiagotakoak dira, eta gurea (langileen osasunarena) ez da salbuespena izango. Mutua Universalen dagoeneko lanean ari gara soluzio benetan disruptiboak aurkitzeko. Soluzio horiek informazioaren teknologiez harago doaz, hots, askotan gure herrialdean aitzindariak izan garen esparruan.
Eskerrak eman nahi dizkiet babestutako eta atxikitako 1.346.469 langileei, 2016. urtean gugan konfiantza izan zuten 160.220 enpresei, eta Mutua Universaleko 1.803 langileei; izan ere, presidentearen eta Zuzendaritza Batzordearen ezinbesteko laguntzarekin eta ikuskaritzarekin, urtearen amaieran ageriko aurrerapena lortu dute alderdi guztietan.
Agurtu baino lehen, Mutua Universalek kudeaketa etikoarekin, gardentasunarekin eta gobernu onarekin duen ageriko konpromisoa aipatu nahiko nuke: horixe da Ongizate Estatuaren iraunkortasuna bultzatzeko, eta, hala, Sozietatean balioa sortzeko gure modua.
Adeitasunez,
Juan Güell Ubillos
Zuzendari gerentea