Presidentearen gutuna
“Mutualitateak, oro har, lotura publiko-pribatuak premia eta arazo handiak errazago konpontzen dituela erakusten duen frogarik onena dira”
JUAN ECHEVARRÍA PUIG Mutua Universal-eko presidentea

2019ko ekitaldiko eta urteko gutunak ohiz kanpokoa eta errepikaezina zen denboraldi bati zegokiola zirudien; irismen bereziko neurriak aho batez hartzera behartzen gintuzten gaitz guztiak sortu zireneko denboraldiari, hain zuzen.

Gaur, urtebeteko distantzia laburrarekin eta 2020an gertatutakoa gogoan izanda, badirudi aurreko urte hartan lasai bizi izan ginela. Horrela jarraituz gero, ezohikoa dena ohiko bihurtuko da, izurra izurtzea edo burdin hariaren gainean kontrapisu gabe ibiltzea guztiz normala balitz bezala. Unibertso osoak arazo berberei aurre egin behar izan die agian, baina badira batzuk oso gureak direnak eta baieztatu egiten dutenak baten batek esandako hura, Espainia etengabeko zirriborro ezegonkor bat dela, alegia.

2020 ohiz kanpokoa izan dela baieztatzeko, nahikoa litzateke gogoratzea 365 egunetatik 162 alarma-egoeran igaro direla, ordenamendu juridikoan 15 egunez aurreikusita egon arren. Martxoaren 14tik ekainaren 21era arteko luzapenek baliozkotu egin dute herritarrek, salbuespenik ezean, errespetatu egin duten aldi luze hori, eta are gehiago, hura ezartzeko arrazoiek bere horretan jarraitzen dutenez, hura amaitzeak nolabaiteko babesgabetasuna eragin du.

Baina Espainiako gizartea, espainiarrak, eufemismorik gabe esateko, indartsuak gara, eta Gomeran urtarrilaren 31n aurkitu zen pandemiaren ondorioek aurrez ikusi ezin ziren osasun, gizarte eta ekonomia neurriak hartzera eta jasatera behartu gintuzten.

Jarduera ekonomikoa murriztu eta bertan behera uzteak kalte handiak eragin ditu. Makina bat enpresa eta langile autonomok beren bizimodua galdu dute, eta baita Espainiako ekonomia osatzen duen ekonomia hori indartzen laguntzeko modua ere. Langabeziaren gorakadak eta BPGren % 11ko beherakadak krisi izugarria islatzen dute, ABEEEk, lanbide arteko gutxieneko soldatak eta maiatzaren 29an ezarritako bizitzeko gutxieneko errentak arindu dutena. Mendetako ibilbidea duten erakunde pribatuak zein erakunde sortu berriak (askok izaera erlijiosoa dute) erabakigarriak izan dira eta izaten jarraitzen dute hainbeste pertsonaren biziraupenerako, horietako asko pobrezia lotsagarriko egoeran baitaude.

Baina egoera honek ezin du betiko iraun.

Gure ekonomiaren hauskortasuna bere osaketaren ondoriozkoa da. Industria eta teknologiarekiko mespretxua, ikerketa prekarioa, bereziki udaletan oztopo-lasterketa bihurtutako enpresa-ekimenarekiko fobia, edo epe ertain edo luzera ekarpenak egin zitzaketenen emigrazioaren aurreko axolagabekeria direla eta, beharrezkoa da, gure ekonomiaren izaera ez ezik, gure nazioarena ere aldatzea. Oraindik ere lau haizetara zabaltzen da 2021eko ekainean 160.000 lanpostu sortu zirela, horietatik, industriari dagozkionak soilik % 5 izan arren.

2020ko nolabaiteko kronologia batera egokituz gero, gertaera batzuk nabarmendu behar dira:

Urtarrilaren 7an, Pedro Sánchez jauna Espainiako Gobernuko presidente izendatu zuten: Aldeko 167 boto (PSOE, Unidas Podemos, EAJ, Más País, Compromís, BNG, Nueva Canarias eta Teruel Existe), aurkako 165 (PP, Vox, Ciudadanos, Junts per Catalunya, CUP, Unión del Pueblo Navarro, Foro Asturias, Coalicion Canaria eta Partido Regionalista de Cantabria) eta 18 abstentzio (Esquerra Republicana de Catalunya eta EH Bildu).

Aldeko botoen osaerak, oposizioarenak eta abstentzioarenak berarenak Espainiako gizartearen osaerari buruzko azterketa eragin beharko lukete, susmo hutsetan geratu beharrean. Parlamentuan dugun errealitate horrek kimera bihurtzen du estatu mailako edozein itun.

“Hemendik, aintzatespenik handiena Mutua Universaleko profesional guztiei, inoiz izan dugun eskakizun maila handieneko urtean egindako lan bikainagatik”

Abuztuaren 3an, Errege Etxeak jakinarazi zuen Juan Carlos I.a Espainiatik aldentzen zela, espainiar guztien artean 1976az geroztik egiteko gai izan garen gauza askotik aldentzen diren edo gaitzesten duten bezala.

Azaroaren 3an, Joe Biden jauna Estatu Batuetako presidente aukeratu zuten.

Azaroaren 24an, Ministroen Kontseiluak txertaketa estrategia onetsi zuen. Egun berean 537 hildako izan ziren, ordura arteko markak hautsiz.

Abenduaren 3an, Diputatuen Kongresuak Estatuaren 2021erako aurrekontu orokorrak onetsi zituen.

Abenduaren 8an, Margaret Keenan 90 urteko britainiarrak itxaropenerako bideari ekin zion, Europako lehen txertoa jaso ostean.

Gertaera edo jazoera horien artean, honako hauek tartekatu ditzakegu: erkidegoetako hauteskundeak atzeratzea eta egitea, zentsura botoak, epai judizialak, horiei desobeditzea, dagozkien helegiteak, legeak eta akordioak onestea, eta Parlamentuko eztabaidak. Espero dezagun azken horiek gure gizarteko desadostasunak ugalketa bat besterik ez izatea eta desadostasun horiek handiago ez bihurtzea.

Eta ahaztuta edo gaizki interpretatuta, babesik gabe, elkarrekin bizitzeko proiektu iradokitzaile baten beharra, Ortega dixit, gauza bera sentitzen eta behar duten hainbaten ilusioa mugiaraziko duena, inork eskaini gabe dagoena.

2020ko laburpen txiki horrekin, dagoeneko, gauza asko azaldu ditugu.

Mutualitateak gure gizartearen gorabeheren isla dira, are gehiago gorabehera horiek osasunarekin eta lanarekin lotutakoak badira.

2020 urtean, ahalmen finantzarioaren mugatik gertu egon gara, mutualitateei pandemiak ekarri dituen aparteko gastuek eragin baitiete, eta baita enpresak ixtearen ondoriozko diru-sarreren murrizketak, ABEEEk eta enpresen kotizazio salbuespenak, langile kopuru murrizketak edo autonomoei eman beharreko arretak ere.

Gobernuak hartutako erabakiari esker, hau da, COVIDak eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestazioen aparteko gastuak estaltzeari esker, eta autonomoen aparteko prestazioak ordaintzeari esker, 2020ko uztailaren amaieran guztiz etsigarria zen egoera aldi baterako gainditu ahal izan zen. Baina mutualitateak, oro har, ezin dira ezinezkoak izan, lotura publiko-pribatuak premia eta arazo handiak errazago konpontzen dituela erakusten duen frogarik onena baitira.

Mutua Universalek, gure erantzukizunen eremuak, enpresa bazkidetuei eta, ondorioz, haien langileei zerbitzua emateko dituen betebeharrei erantzun die, laguntzaren, prebentzioaren eta kudeaketaren arloan. Gizarte Segurantzarekiko lankidetza berezkoa da gure mutualitatearentzat, ez aldian behingo zerbait, eta Osasun Zerbitzu Publikoaren laguntzarekin gertatzen den zerbait da. Horrela ulertzen dugu mutualismoa: lehen ilaran egotea, pandemiari aurre egiteko baliabideak ematea, eta, gainera, kaltetuenei laguntzea, Administrazioak ezarri dituen ezohiko laguntzak eskura ditzaten. Krisiak kaltetutako profesional autonomoen 183.000 eskaera baino gehiago dira horren lekuko.

Galerak dituen ekitaldi bat kudeatzea zaila eta larrigarria da, hori egiteaz gainera, erakundearen egitura ondo defendatu behar delako, bai kudeaketa-adierazleekin, bai kaudimen-ratioekin.

Oinordetzan jasotako beste fronte batzuei dagokienez, ekitaldi honetan, Mutua Universalek bere zor osoa kitatu du. 2021koa, zero zorpetzearen urtea da. Baina horretaz datorren urtean hitz egingo dugu.

Horregatik guztiagatik, hemendik, aintzatespenik handiena Mutua Universaleko profesional guztiei, inoiz izan dugun eskakizun maila handieneko urtean egindako lan bikainagatik. Nire esker ona agertzen diet hain garai gorabeheratsuetan egindako ahaleginagatik eta dedikazioagatik. Zuzendari kudeatzaileari, bereziki, bere ikuspegi zabalagatik. Eskerrak eman nahi dizkiet Zuzendaritza Batzordean, Kontrol eta Jarraipen eta Prestazio Berezien Batzordean, eta Auditoretza eta Betetze Batzordean lankide ditudanei. AMATeko presidenteari eta zuzendari kudeatzaileari. Afiliatutako enpresa eta langile autonomoei, beren konfiantza ematen baitigute eta krisi hau benetan nozitu baitute. Eta, nola ez, Administrazio Publikoari, Borja Suárez jaunari, Gizarte Segurantzaren Antolamendurako zuzendari nagusiari, gure solaskide hurbilena baita.

Itxaronaldia eta itxaropena etorkizuneko ikuspegiak eta nahiak dira, edo hala izan beharko lukete.

Pandemian bizia galdu dutenak oroituz, eta hainbeste bizitza salbatzeko, batzuetan, hil arte borrokatu diren osasunaren arloko profesional guztiei esker ona agertuz.

Idazki hau amaitzean, 2021 urtearen erdia igarota dagoenean, zaila da optimismo handiko iragarpenak egitea. Baina txertaketak eta bizitako guztiaren eskarmentuak gizakion izaeran konfiantza izatera behartzen gaituzte, ia ezinezkoa dena ere lortzeko gai baikara.

Gizarte justuagoa eta maitasunez beteagoa eratzeko deia jaso behar dugu, beharrezkoaren eta beharrezkoa ez denaren artean bereizten jakingo duena eratzekoa. Adanismo eta kontserbadurismo porrokaturik gabe. Naturaltasunez, gure bizitzako gertakari handiekin gertatzen den bezala.

JUAN ECHEVARRÍA PUIG Mutua Universal-eko presidentea
Ir a apartado siguiente
Carta del Presidente