Informe de Gestión y Memoria de Sostenibilidad 2020
MUGARRIAK ETA ESTRATEGIA
RSC 4,0:
Lanean dihardugu gure helburua lortzeko.
2020an, "RSC 4.0: lanean dihardugu gure helburua lortzeko” deritzon 2018-2020 aldirako RSC Plan zuzentzailearen garapena ere amaitu zen. Plana erakundeak ekonomiarekin, osasunarekin eta ongizatearekin edo klima-aldaketarekin lotutako erronka berrien aurrean duen erantzuna da.
2018-2020 aldirako RSC Plan zuzentzailearen jarduteko printzipioak
Planak hiru lan ildo garatu ditu, langileentzat, mutualistentzat, Erakundearentzat berarentzat eta gizarte osoarentzat erantzukizun-balioa duten 12 ekimenetan banatuta. Eguneratzeko zeharkako estrategia gisa, eremu horien baitan garatutako ekintzak memoria honetan dagozkien ataletan daude jasota. Gainera, aipatzekoa da Mutua Universalek egoera ahulenean dauden taldeei laguntzeko etengabe egiten duen lana.
Interes taldeekiko komunikazioa eta elkarrizketa
Bere jarduteko printzipioak garatzeko orduan, Mutua Universalek kontuan hartzen ditu bere interes taldeen itxaropenak eta beharrak, eta horietako bakoitzarekin harremanetan jartzeko berariazko bideak garatzen ditu. 2021eko ekitaldiko lehen hiruhilekoan Mutua Universalen interes taldeak berrikusi eta eguneratu dira, eta taula honetan zehazten den moduan finkatu dira:
gure talde interesdunak
LANGILE BABESTUAK
ENPLEGATUAK
HORNITZAILEAK
BAZKIDETUTAKO ENPRESAK ETA AUTONOMOAK
GOBERNU ORGANOAK ETA PARTE HARTZEA
HERRI ADMINISTRAZIOA ETA GIZARTE ERAGILEAK
AHOLKULARITZAK
GIZARTE SEGURANTZAREKIN LANKIDETZAN DIHARDUTEN MUTUALITATEEN SEKTOREA
GIZARTEA
Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Planak indartu egiten ditu Mutua Universalen konpromisoa eta autoexijentzia, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutualitate gisa erantzukizun handiagoz jokatzeko, aurrera eramaten dituen jarduera guztietan.
Ir a apartado siguiente
Carta del Presidente
Tu opinión es importante
Esta Memoria Anual pretende ser un punto de apoyo para el diálogo, por lo que le pedimos nos muestre su Contribución sostenible opinión tanto en los aspectos formales de la Memoria como en las áreas donde podemos mejorar en materia de Responsabilidad Social Corporativa.
- © MUTUA UNIVERSAL 2020
- Aviso legal
- Política de privacidad