Informe de Gestión y Memoria de Sostenibilidad 2020
MUGARRIAK ETA ESTRATEGIA
Erantzun eraginkorra
osasun-krisiaren aurrean
COVID-19aren pandemiak mutualitatearen jardueran izan zuen eraginari aurre egiteko, Mutua Universalek kontingentzia plan propio bat eraman zuen aurrera 2020ko ekitaldi osoan zehar, bere jarduera eremu guztietan eragina izan zuena.
Jarduteko printzipioak
- Erantzukizuna. Babestutako enpresa eta langileei arreta ematea laguntza zentro propioetan, Osasun Zerbitzu Publikora bidera zitzaten saihesteko eta zerbitzu publikoak gehiegi ez betetzen laguntzeko.
- Hurbiltasuna. Jarduteko protokoloen jarraipena egitea eta etengabe egokitzea, autonomia erkidegoetako araudien arabera.
- Koordinazioa. Etengabeko lankidetza sektoreko entitateekin eta Administrazioekin (Estatua eta Osasun Sailak), jarduteko politikak, osasun-instalazioak, langileak eta material-horniketa partekatuta.
- Elkartasuna. Osasun Zerbitzu Publikoari laguntzea, osasun-instalazioak eta ekipoak Gizarte Segurantzaren eskura ipiniz, uneren batean eskasia gertatuz gero edo gainezka eginez gero.
Pandemiaren aurreko kontingentzia planaren hiru helburu zehatzak honako hauek izan ziren: Mutua Universaleko langileen taldea babestea, laguntzea sistema ez kolapsatzeko eta kutsatzeko arriskua saihesteko, eta disrupziorik gabeko operatiboa bermatzea.
PANDEMIA ESPAINIAN (2020)
1.928.265
kutsatu
50.837
hildako
4m
langile aldi baterako erregulazioko espediente batean egon ziren
1,4m
autonomok ezohiko diru-laguntza jaso zuten
Ir a apartado siguiente
Carta del Presidente
Tu opinión es importante
Esta Memoria Anual pretende ser un punto de apoyo para el diálogo, por lo que le pedimos nos muestre su Contribución sostenible opinión tanto en los aspectos formales de la Memoria como en las áreas donde podemos mejorar en materia de Responsabilidad Social Corporativa.
- © MUTUA UNIVERSAL 2020
- Aviso legal
- Política de privacidad