Informe de Gestión y Memoria de Sostenibilidad 2020
MUGARRIAK ETA ESTRATEGIA
2018-2020 aldirako
Plan Estrategikoa amaitzea
Mutua Universalek 2018-2020 aldirako Plan Estrategikoaren garapena % 84ko betetze-maila globalarekin itxi zuen. Planak, "Bikaintasuna eta Konpromisoa" lelopean, Erakundeak azken hiru urteotan izandako aurrerapen ardatz nagusiak zehaztu zituen.
Planaren ezarpenaren azken fasean pandemiak sortutako egoera izan zen nagusi, eta, ondorioz, lehentasun batzuk aldatu behar izan ziren eta hainbat plan operatiboren garapena 2021era luzatu zen.
2018-2020 aldiko Plan Estrategikoak hiru ildo estrategiko izan ditu:
- Mutualitateko kideei arreta eta zerbitzu bikainak ematea: ardatza osasun-zerbitzuak ematean jartzea, bai eta arretaren bikaintasuna bermatzen duten mutualitatearen prestazio eta zerbitzu guztietan ere.
- Kultura korporatiboaren bilakaera: talentua garatzea eta lidergoa bultzatzea, konpromisoa eta kide izatearen sentimendua indartuz.
- Eraldaketa digitala: ezinbesteko tresna Mutua Universalen garapenerako.
Horrekin batera, Erakundeak hausnarketa prozesu bat egin zuen Plan Estrategiko berria egiteko, pandemiaren osteko aldian ere sektorean erreferente izaten jarraitzeko.
2020rako aurreikusitako ekimenak osasun-krisiaren egoerara egokitu ziren. Egokitzeko gaitasun horri esker, ildo estrategikoak bete ahal izan ziren eta, aldi berean, eraginkortasunez erantzun ahal izan zitzaien ohiz kanpoko egoera honek eragindako larrialdiei.
84%
aurrerapen-maila globala (2020ko abenduan)
3
Ildo estrategiko
10
ekimen
25
plan operatibo
2018-2020 aldiko Plan Estrategikoari lotutako ekintzak goiko ikonoarekin adierazita daude urteko memoriaren hurrengo orrialdeetan.
Ir a apartado siguiente
Carta del Presidente
Tu opinión es importante
Esta Memoria Anual pretende ser un punto de apoyo para el diálogo, por lo que le pedimos nos muestre su Contribución sostenible opinión tanto en los aspectos formales de la Memoria como en las áreas donde podemos mejorar en materia de Responsabilidad Social Corporativa.
- © MUTUA UNIVERSAL 2020
- Aviso legal
- Política de privacidad