Informe de Gestión y Memoria de Sostenibilidad 2020
GURE JARDUNA 2020AN
Sustatzen dugu
Gure langileen garapen pertsonala eta profesionala sustatzen ditugu
Langileen garapen pertsonala eta profesionala da Mutua Universalen hazkunderako eragileetako bat. Taldeen profesionaltasunari esker, Erakundea erreferentziazko mutualitatetzat hartu da, zerbitzua emateko kalitatearengatik eta gaitasunarengatik.
Lehentasun handiena: Erakundeko profesionalen osasuna eta segurtasuna babestea
Alarma egoera deklaratu zenetik eta ekitaldian zehar, Mutua Universalek beharrezko neurri guztiak aplikatu zituen, kutsatzeko arriskuaren aurrean, bere profesionalen babesa bermatzeko.
Mutua Universalek berehala aplikatu zuen telelanaren modalitatea oinarrizkotzat jotzen ez ziren langile guztientzat. Aurrez aurreko jarduera laguntza zentroetako funtsezko zerbitzuetan bakarrik mantendu zen, gutxieneko zerbitzu gisa.
Laguntzaren arloko profesionalak pixkanaka zentroetara itzultzeko orduan, prebentzio-neurriak aplikatu ziren, jarraitu beharreko neurriei buruzko informazio-fitxak banatu ziren eta berariazko prestakuntza saioak egin ziren. Laguntza psikologikoko zerbitzua ere aktibatu zen, haren beharra zuten langileentzat, eta osasun emozionalerako baliabideak dituen aplikazio bat garatu zen.
1.883enplegatuk dute konpromisoa Mutua Universalen xedearekiko, hau da, sozialki arduratsuak izatearekiko eta ongizate estatua jasangarria izaten laguntzearekiko.
GIZA TALDEA
1.883
enplegatu
47,02
urte batez beste
15,09
urteko batez besteko antzinatasuna
82%
dira goi-mailako titulazioa duten profesionalak
27
nazionalitate
35
enplegatuk dute desgaitasuna aitortuta
97%
kontratu mugagabeak
72%
arduraldi osokoak
ZUZENEKO INPAKTUA DUTEN GJHak
Osasuna eta ongizatea koronabirus garaian
Osasunaren Astearen laugarren edizioa Osasun+ Bizitza+ Osasun Korporatiboko Programaren esparruan garatu zen, eta osasuna eta ongizatea COVID-19aren garaian gaia izan zuen ardatz (elikadura osasungarriari buruzko aholkuak, erlaxazio-teknikak, pilateseko hastapen eskolak edo ongizate emozionalari buruzko materialak ere eskaini ziren).
2.387
bisita bakar osasun+ bizitza+ webgunera
2.250
bisita bakarrak Osasun Asteko bideoetara
PRESTAKUNTZA PROGRAMAK
585
ikastaro
9.831
parte hartzaile
40.238
ordu
91%
urrutiko prestakuntza ordutan
8,9
gogobetetasunean eta eraginkortasunean (10etik)
Unibertsitate Korporatiboaren prestakuntzan edukiak egokitzea
Pandemiak ere eragina izan zuen Unibertsitate Korporatiboaren jardueran: aurrez aurreko jarduera guztia eten zen, eta aurreikusitako edukien zati bat egokitu zen, Erakundeak garatutako tresna eta zerbitzu berriei buruzko ezagutza espezializatua eskaintzeko.
Ir a apartado siguiente
Carta del Presidente
Tu opinión es importante
Esta Memoria Anual pretende ser un punto de apoyo para el diálogo, por lo que le pedimos nos muestre su Contribución sostenible opinión tanto en los aspectos formales de la Memoria como en las áreas donde podemos mejorar en materia de Responsabilidad Social Corporativa.
- © MUTUA UNIVERSAL 2020
- Aviso legal
- Política de privacidad