Informe de Gestión y Memoria de Sostenibilidad 2020
GURE JARDUNA 2020AN
Jarduten dugu
Gardentasunez eta erantzukizunez jarduten dugu
Arriskuei aurrea hartzea, erreakzionatzeko gaitasuna eta kudeaketa etikoa izan ziren ezaugarri Erakundeak osasun krisiaren aurrean jarduteko ereduan. Interes taldeekiko komunikazioak beti izan ditu ezaugarri gardentasuna eta jarraitutasuna.
Pandemiarekin lotutako arriskuen etengabeko monitorizazioa
Mutua Universalen jardueraren izaera dela eta, koronabirusaren pandemiak hainbat mailatan izan zezakeen eragina Erakundean: iraunkortasun ekonomikoan, laguntza- eta kudeaketa-zerbitzuak emateko orduan, administrazioarekiko harremanean edo langileen jardunean. Arriskuei aurrea hartzeko helburuz, berariazko kontingentzia plana garatu zen.
Hona hemen aurrera eraman ziren ekintza aipagarrienak:
- Koronabirusaren Krisirako Batzorde bat eratzea, Erakundean erabakiak har ditzaketen kargudun nagusiekin.
- "COVID-19 arriskuen mapa" bat egitea, pandemiarekin lotutako arrisku nagusiak identifikatzeko, ebaluatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko.
- COVID-19tik eratorritako arau-aldaketak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko ezohiko prozedura bat ezartzea.
+2,7Minpaktu kanpoko komunikazioetan, pandemiari aurre egiteko garatutako ekintzen, eta hartutako prebentzio neurrien inguruko etengabeko jarraipenarekin
ZUZENEKO INPAKTUA DUTEN GJHak
Gardentasuna, langileekin eta bestelako interes taldeekin komunikatzeko orduan
Mutualitatearen gobernu eredua arautzen duen kudeaketa etiko eta gardenaren printzipioaren arabera, Erakundeak gardentasun handieneko politikari eutsi dio profesionalekin eta beste interes talde batzuekin izandako komunikazioan, krisiaren bilakaerari, arau aldaketei eta Erakundeak hartutako neurriei dagokienez.
BARNE KOMUNIKAZIOAK
99
jakinarazpen bidali dira
ENPLEGATUAREN ATARIA
62
berri argitaratu dira
12.297
orri bakar ikusita
393
Harpidedun prentsa zerbitzuan (clippinga)
KANPO KOMUNIKAZIOAK
719
bider bidali da Universal buletina
2,8 M
inpaktu
113
bidalketa enpresa eta aholkulariei
2,7 M
inpaktu
HEDABIDEEKIKO HARREMANA
15
prentsa ohar bidali dira
74
zuzeneko inpaktu
Ir a apartado siguiente
Carta del Presidente
Tu opinión es importante
Esta Memoria Anual pretende ser un punto de apoyo para el diálogo, por lo que le pedimos nos muestre su Contribución sostenible opinión tanto en los aspectos formales de la Memoria como en las áreas donde podemos mejorar en materia de Responsabilidad Social Corporativa.
- © MUTUA UNIVERSAL 2020
- Aviso legal
- Política de privacidad