Informe de Gestión y Memoria de Sostenibilidad 2020
GURE JARDUNA 2020AN
Aurrea hartzen dugu
Etorkizuneko beharrei aurrea hartzen diegu
Eraldaketa digitala da Mutua Universalen hazkunderako estrategiaren funtsezko oinarrietako bat, zerbitzu berriak garatzeko eta enpresa elkartuentzako eta babestutako langileentzako arreta etengabe hobetzeko eragilea.
Agenda digitala bizkortzea
Agenda digitala bultzatzeko ardura duen unitatea, Mutua Universalen estrategiaren arabera, Eraldaketa Digitalerako Bulegoa da. Pandemian zehar sortutako behar berriei erantzuteko 2020an garatutako ekintzek agerian utzi zuten jarduera zeharkakoa eta diziplina anitzekoa dela.
- Plataformak eta zerbitzuak egokitzea, autonomoentzako aparteko prestazioak kudeatzeko.
- Telekontsulta zerbitzua martxan jartzea.
- Sistema informatikoak egokitzea COVID-19arekin lotutako prozesuei buruzko ezohiko informazioa sartzeko.
- Elkarlanerako irtenbideak garatzea (Teams eta Zoom), Erakundeko langileen arteko urruneko komunikazioa mantentzeko.
- Adimen artifizialeko Lince proiektua garatzen jarraitzea.
- Bulego digitalaren bilakaera, jakinarazpen elektronikoaren eta ziurtagiri digitalaren zerbitzuarekin.
- Erosketa sanitarioetarako prozesuen digitalizazioa eta hobekuntza.
91.000izan dira RPA automatizazio prozesuen bidez kudeatutako autonomoentzako prestazioen aurre-eskaerak.
Estresaren kudeaketan errealitate birtuala aplikatzea. 2020an kontzeptu-proba bat egin zen, eta haren emaitzei esker ingurune birtualetan oinarritutako bi esperientzia diseinatu eta garatu ahal izan ziren.
ZUZENEKO INPAKTUA DUTEN GJHak
Adimen artifizialaren aldeko apustua, zerbitzua etengabe hobetzeko
2018-2020 aldiko Plan Estrategikoak zuen eta jada ezarrita dagoen helburuetako bat, hain zuzen, adimen artifiziala eta analisi prediktiboa txertatzea da, kontingentzien kudeaketa hobetzeko. Apustu horri esker, ezagutza propioa eskura daiteke eta teknologia horiek beste zerbitzu batzuk hobetzeko erabil daitezke, eta Mutua Universal datura bideratutako erakunde gisa posizionatu daiteke.
"Adimen artifiziala edo machine learning bezalako teknologiek medikuei erabakiak hartzen laguntzen diete, eta arreta pazientearekiko interakzio pertsonalean jartzeko aukera ematen diete.”
Alfonso Valencia, Bartzelonako Superkonputazio Zentroko Bizitzaren Zientzien Departamentuko zuzendaria eta Bioinformatikako Institutu Nazionalaren zuzendaria.
Berrikuntza eta Osasunaren VI. Sarien deialdia
Adimen artifiziala ere protagonista izan zen azaroan modu birtualean egin zen Berrikuntza eta Osasunaren Sarien seigarren edizioaren ekitaldian. Ekitaldian Alfonso Valencia doktoreak hitzaldi bat egin zuen, COVID-19aren garaian, etorkizuneko medikuntzari buruz.
Urruntze sozialeko neurrien ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen bosgarren edizioko irabazleei sariak banatzeko ekitaldia, hasiera batean 2021eko martxorako aurreikusita zegoena.
Ir a apartado siguiente
Carta del Presidente
Tu opinión es importante
Esta Memoria Anual pretende ser un punto de apoyo para el diálogo, por lo que le pedimos nos muestre su Contribución sostenible opinión tanto en los aspectos formales de la Memoria como en las áreas donde podemos mejorar en materia de Responsabilidad Social Corporativa.
- © MUTUA UNIVERSAL 2020
- Aviso legal
- Política de privacidad