ETORKIZUNERA BEGIRAKO IKUSPEGIA
2020 amaieran, 2018-2020 aldirako Plan Estrategikoa amaitzear zenez, Mutua Universalek hausnarketa estrategikoko prozesu bati ekin zion, Erakundeak 2021-2024 aldian jarraitu behar duen bidea ezartzeko helburuarekin.
2021-2024 aldiko Plan Estrategiko berria lau oinarri nagusiren inguruan egituratzen da, eta horiek pertsonak jarduera guztien erdigunean jartzen dituzte.
"Pertsonen mutualitatea. Berritzen laguntzen dugu” lelopean, osasuna eta digitalizazioa humanizatzeko xedea ezartzen du, horretarako zerbitzu pertsonalizatuak erabiliz.
Ikuspegi horrek, halaber, enpresa eta langile babestuen osasun integralaren kudeaketan laguntzen duen erakunde bat izateko bokazioan sakontzen du, eta baita sistemaren iraunkortasunean ere.