Publicado el: 05/07/2017
Gerente

 

 

"Elkarrizketaren bidez aurrekontua, erantzukizuna eta sormena bultzatzen dituen erakunde baterantz abiatzen gara."

 

 

Juan Güell Ubillos
Zuzendari gerentea

Publicado el: 02/05/2017

2018. urtea, oro har, urte positiboa izan zen Espainiako ekonomiarentzat. EIN Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, BPGa %2,6 hazi zen, azken lau urteko hazkunderik txikiena, nahiz eta eurogunekoaren batez bestekoa (%1,8) gainditu zuen.

Bilakaera positibo horrek lan merkatuan izan zuen bere isla, 566.200 lanpostu sortu baitziren, eta Gizarte Segurantzako afiliatu kopurua 19,56 milioira heldu zen, 2008ko abuztutik honako zifrarik onena, alegia. 210.484 langabetu gutxiago izan ziren, eta langabezia 3,2 milioitan geratu zen, biztanleria aktiboaren %14,4.

Urteartekoa %6,2ko abiadan gutxitu zela esan nahi du horrek, eta badaramatza sei urte jarraian beheranzko joera horrekin. Gizarte Segurantzaren batezbesteko afiliazioa 19.024.465eraino iritsi zen abenduan, eta azken 11 urteotako urte itxierako daturik onena da, nahiz eta oraindik azpitik dagoen 2007ko abenduan ziren 19.372.777 afiliatu haiengandik.

Pasa den urtean, Mutua Universalek 1.082 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen, aurreko urtean baino %9,7 gehiago, eta 44,3 milioiko emaitza positiboak izan zituen. Diruzaintzak ez du likidezia arazorik ageri, kudeaketan izandako zorroztasunari eta baliabideen optimizazioari esker, eta kapitulu guztietan ezarritako erreserbetarako estaldurarekin segitzen dugu.

Mutua Universal erakunde saneatu bat da gaur egun, eta ia zor guztia kitatu izan du azken urteetan zor horiek aurreko garai bateko auzi eta erreklamazioei zegozkien, eta kaudimen handiko ondare historiko garrantzitsuarekin segitzen dugu, memoria honetako kontuentan ikus daitekeen moduan.

2018aren itxieran, 1.464.701 langileri eta 165.678 enpresei ematen genien estaldura. Azpimarratzekoa da Mutua Universalen bazkideturik besteren kontura hasitako langileen %90,44k eta enpresa berrien %86,09k kontingentzia arruntetarako estaldura ere kontratatu zutela kontingentzia profesionalekoaz gain, eta hazten doan joera bat da hori.

Oso balorazio positiboa egiten dugu kudeaketaren emaitzei dagokionez. Aurtengo urtea, izan ere, ez da batere erraza izan mutuentzat, herrialdeko ekonomia adierazle nagusien oparialdiaren arren, gure sektorearen joera antiziklikoa dela eta. Arau esparruak aseguratzaileen sektorearen antzeko logikari -estaldura modu erreaktiboan ematea- jarraitzera behartzen gaitu, gure zerizana eta bokazioa zerbitzu proaktiboa den arren, bai osasun-asistentziaren esparru hertsian bai kudeaketa administratiboan eta prebentzioan.

Ondorioz, izugarri igo da mutuek bere gain hartu beharreko gastua, eta Gizarte Segurantzarako diru-sarreren murrizketa dakar, horrek, azkenean.

Azken urteetan, sektoreak gastu igoera oso esanguratsuari egin dio aurre, sistema mugaraino eramanez.
Ildo horretan, 2018. urtea bereziki zaila izan zen. Soilik azken ekitaldian, BPGren %5,86ren pareko ondasunak produzitzeari utzi zitzaion absentismoarengatik, eta kontingentzia arruntekiko aldi baterako ezintasuna kudeatzen 747 milioi euroko emaitza negatiboa jazo zen, mutuak orokorrean hartuta emaitza %5,72 jaitsi zen. Kontingentzia arruntengatiko prestazio ekonomikoen inpaktua, berriz, 7.500 milioi eurokoa izan zen guztira Gizarte Segurantzarentzat.
Susperraldi ekonomikoaren 2014-2018 zikloan, baina, %58 igo zen prestazioengatiko gastua.

Mutuen sistemak bizi izan zuen egiturazko arrazoiengatiko muturreko egoera horri ezegonkortasuneko beste faktore batzuk gehitu zitzaizkien, potentzia nagusien arteko tirabira politiko eta ekonomikoak, kasu, zeinak mehatxu baitira hazkunde ekonomiko iraunkor batentzat, bestalde ezinbestekoa Estatuaren zorrak behera egin dezan eta prekarietate egoeran bizi diren milioka herritarrentzat oparotasun inklusiboa ziurtatzeko.

Publicado el: 02/05/2017

2018an ikusi da inoiz baino beharrezkoago zela enpresaren ADNa osatzen duten bi ildo nagusietan aurrera egitea: etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, prozesuen efizientzia hobetzeko eta kostuak murrizteko asmoz.

Publicado el: 12/07/2017

Guretzako gertaera garrantzitsuena, ordea, oso gutxik aurreikusi izan zuten zentsura-mozioaren garaipenaren ondorengo ekaina hasierako gobernu aldaketa izan zen, zalantzarik gabe. Bere izaeragatik, sektore oso arautua da Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duten mutuen sistema, eta beraz, Exekutiboaren gidalerroen mende dago.

Horri buruz, gure gogobetetasuna adierazi nahi dugu, gai izan ginelako konfiantzazko harreman profesional bat hezurmamitzeko, erabateko gardentasunean oinarritutako lankidetza zintzo eta eraginkor baten bidez. Kudeaketa talde berria eskarmentu handikoa zen eta ondo ezagutzen zuen Mutua Universal, eta -esan zigutenez- azken urteetan hainbat alderditan sektorearentzat erreferentzia izateraino iristeko egin genuen bilakaera ikusi ahal izan zuten.

Hala ere, horrek ez du esan nahi gogoz lan egin behar izan ez genuenik araubidearen xedapen berrietara egokitzeko, edo mutua errentagarri eta saneatuez osatutako sistema bat mantentzeko asmoz onartu zituzten beste neurri batzuetara. Gu ere bat gatoz ikuspegi horrekin, eta horren alde ari gara lanean eguna joan eguna etorri.

Optimismorako funtsezko arrazoirik ez dagoenez, Plan Estrategiko berri bat diseinatzeari ekin genion, zuhurtzia lagun, baina gure helburua, alegia "gure mutualisten osasuna eta ongizatea zaintzea, zerbitzuak eta prestazioak zorroztasunez eta bikaintasunez kudeatuz, gizartearekin eta sistemaren iraunkortasunarekin engaiaturik" betetzeko erabaki irmoz.

Hori lortzeko, inoiz baino beharrezkoago zen gure DNA eratzen duten funtsezko bi ildotan aurrera egitea: etengabeko hobekuntzan eta berrikuntzan. Helburutzat jarri genuen prozesuen efizientzia hobetzea eta kostuak murriztera zuzentzea.

Hala, areagotu egin zen erosketak kudeatzeko optimizazioan jarritako ahalegina, eta baita gure instalazioen optimizazioan ere, sistematik kanpoko hornitzaileekiko mendekotasunean eta beste mutua batzuekin lankidetza-aliantzak ezartzen.

Aurre egin behar diegun erronkek prozesuen nondik-norakoari buruzko ezagutza eguneratua nola zehatza izatea eskatzen dute, desbideratzeak eta hobekuntzarako aukerak sistematikoki identifikatuak izan daitezen; eta, horrez gain, erabakien inpaktua antolakunde osoan modu uniformean zabal dadin ziurtatuz. Horretarako, 2018an hori geroz gehiago jorratzen aritu da zuzendaritza taldea; zuzendaritza batzordeak ibiltariak dira orain, eta arlo funtzionaletako profesionalen lekualdatzea sustatzen da lurraldetara, zeharkakotasun handiagoa lortu nahi delarik proiektuen kudeaketan. Gure enpresa-kultura berraztertzea ekarri du horrek, zuloak betetzeko, talentua sustatzeko eta erronka eta gatazkak zeharka edo modu kolektiboan konpontzea sustatzeko.

Baliabideak administratzen irmo zentralizaturiko antolakunde baterantz urratsak ematen ari gara, baina lurralderako ikuspegiarekin, hor gauzatzen baita langileekin eta enpresekin hartu emana; aldi berean, zeharkakoagoa da, hierarkikoki bertikala izan beharrean, aurrea hartzea, erantzukizuna eta lankidetza bidezko sormena sustatze aldera.

Helburu horiek lortzeko eta gure zerbitzuek duten bikaintasunerako bokazioari eusteko, berrikuntza dugu lagun, prozesuak bizkortzeko eta balio erantsia gehitzeko aliatu natural gisa. Memoria honetako orrietann berrikuntza-ekintzaren kronologia bat ere jasotzen da, hasi 1996ko historia klinikoaren digitalizaziotik edo 2009an garatutako gure Clínica Online medikuntza sistematik eta aplikazio berrietaraino, hala nola prebentzio aplikazioen diseinua, tratamendu psikologietan errealita birtuala txertatzea, 

Adimen Artifiziala ezartzea edo kudeaketa pertsonalizatuko plataformak. Azken horietan, azpimarratzekoa da GSINen Eremu Pribatua, hots, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko ikuskatzaile medikoekin izapideak azkartzeko geure aldetik sortutako ekimena, egun Administrazioa sistema osoan ezartzen ari dena. Adibide horiek berrikuntzan dugun gure konbentzimendua sendotu besterik ez dute egiten, hobekuntzaren eta etengabeko garapenaren motorra baita, "digitalizazioaren aroa" iritsi baino askoz lehenagotik, gainera.

Azken batean, oso urte intentsua izan zen 2018. urtea, eta mutua berritu, saneatu eta kaudimendun bezala sendotzeko balio izan zigun, etorkizunak ezbairik gabe ekarriko dizkigun erronka gero eta handiagoei heltzeko prest.

Nire esker ona azaldu nahi diet langile afiliatu guztiei, eta baita guregan konfiantza jarri duten autonomo eta enpresei zein Mutua Universaleko profesional bakoitzari eta guztiei, euren lan, ardura eta ahaleginari esker garelako egunero hobeak.

Eskerrak eman nahi dizkiot ere Zuzendaritza Batzordeari eta, batik bat, presidenteari, bere ardura eta laguntzagatik.

Juan Güell Ubillos
Director Gerente de Mutua Universal

Publicado el: 12/07/2017

Oso balorazio positiboa egiten dugu kudeaketaren emaitzei dagokionez. Aurtengo urtea, izan ere, ez da batere erraza izan mutuentzat, herrialdeko ekonomia adierazle nagusien oparialdiaren arren, gure sektorearen joera antiziklikoa dela eta.