Publicado el: 05/07/2017
Presidente

 

 

"Mutualismoaren esparruan gero eta indar handiagoa hartzen ari den kezka bat dago, absentismoaren kostuagatik eta mutuen ekintzaren bidez murrizteko ezintasunagatik."

 

 

Juan Echevarria Puig
Mutua Universaleko presidentea

Publicado el: 03/04/2017

Sistema oro –kasu honetan mutualismoa, eta zehatzago, gure mutua– esparru baten barruan mugitzen da beti, inguruabar jakin batzuetan. 2016. urtearen esparrua eta inguruabarrak ohiz kanpokoak izan dira, Espainian eta munduan izandako gertaera politikoen oihartzuna, historiako krisi handienetakoaren ondorioz ekonomiak izandako bilakaera, eta mugarik gabeko baina era berean nazio bakoitzean sustrai sakoneko eta zehaztugabeko terrorismoaren areagotzea tarteko. Nazioarteko terrorismoa da, baina nazioan ditu borreroak. Kopuruetan, kalkulaezina da, eta nekez identifika daiteke.

Espainiako arlo politikoan ez da aldaketa handirik egon 40 urtean. 1976ko azaroaren 18ko Erreforma Politikoaren Legea masiboki onartu zen 1976ko abenduaren 15eko Erreferendumaren bitartez (aldeko botoak % 94). Horrek lehen hauteskunde nagusiak ekarri zituen, baita Konstituzioa ere. Azken hori ere masiboki onartu zen 1978ko abenduaren 6an.

Bada, Konstituzioko Testuaren oinarri horiek abiapuntu hartuta, batzuk okertuta eta anbiguoak, eta orain krisi sezesionistan agerian geratzen direnak, bi alderdi nazional nagusiak, kontserbadorea eta sozialista, itun konstituzional handirik lortu gabe, txandaka gobernatu dute behin eta berriz lortutako babesari esker, bereziki alderdi nazionalisten babesari esker. Beharragatik edo komenientziagatik lortutako babes horiek ondorio nabarmena izan dute; izan ere, horren truke sarituak izan dira, nork bere autonomien bidez, Konstituzioko 148, 149 eta 150.2 artikuluen babespean. Hala, askotan konstituzioaz harago doan irismena emateagatik eta beste batzuk onartzeagatik, pixkanaka galdu egin dira estatuko subiranotasuna, Espainia osoaren adierazpen juridiko gisa, eta Espainiako nazioaren nahiz espainiar guztien arteko benetako berdintasunaren kontzientzia.

Esparru politikoan eta nazionalean, bi hauteskunde nagusi behar izan dira (2015eko abendukoa eta 2016ko ekainekoa), gobernuan 315 egun jardunean eman ondoren, 2016ko urriaren 29an gutxiengoa duen Alderdi Popularraren gobernua eratzeko, babes zuzenekin eta abstentzioekin. Lehenago, hauek aipatu behar dira: inbestiduraren gainbehera, PSOEren porrota inbestidura lortu nahian, eta beste bi Rajoy presidenteak lortutakoa baino lehen.

Aldi berean, autonomia erkidegoen esparruan, Kataluniako Generalitateko gobernuko presidentea kargutik kendu zuten, eta, irailaren 25ean, Galizian hauteskundeak egin ziren (Alderdi Popularrak gehiengo osoa lortu zuen), eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere bai (Eusko Alderdi Jeltzaleak lortu zuen garaipena).

Bitartean, gertakari esanguratsu gisa abuztuaren 1a aipatu behar da; izan ere, Auzitegi Konstituzionalak aho batez bertan behera utzi zuen independentziarako bidea irekitzen zuen Kataluniako Parlament-ek emandako ebazpena.

Nazioartean, berriz, ekainaren 23an Erresuma Batuak Brexita onartu zuen. Horren bidez, Europar Batasunetik ateratzea erabaki zen. Premier-ak dimisioa eman zuen, eta Theresa Mayk hartu zuen haren lekua uztailaren 13an.

AEBetan, Donald Trump hautagai errepublikanoa aukeratu zuten azaroaren 8an. Programa ekonomiko protekzionista ezarri zuen, zergen murrizketarekin, inbertsio masiboekin eta Europarekiko nolabait urrunduz defentsaren inguruko akordioetan.

Bada, gertakari horien artean, ekonomia bere kabuz ibiliko balitz bezala gainjarri da, nahiz eta ebidentzia hori sektarismo ideologikoaren eraginez oraindik zalantzan jartzen den eta ukatu egiten den; izan ere, ez da kontuan hartzen ekonomien (Espainiakoaren) bilakaera ona ez dela kasualitatearen ondorio, beharrezkoak diren baldintza batzuk betetzearen ondorio baizik, besteak beste:

  1. BPGren hazkunde nabarmena, prezioetan aldaketarik gabe eta urtebete baino gehiago.
  2. Hazkunde harmonikoa, eskarian.
  3. Deflaziorik eta inflaziorik gabe.
  4. Orekari eustea ordainketen balantzan.
  5. Lanpostuak sortzea.

Baldintza horiekin, emaitza hauek izan dituen Espainiako ekonomiak:

BPGren hazkundea        

% 3,2koa            2015ean eta 2016an

% 2,8ko               aurreikuspena 2017rako

Hazkunde ekonomikoa sortu da, eta, turismoak berak gora egin duen arren (BPGren % 11), ondasunen eta zerbitzuen esportazioak % 33koak dira.

Prezioak egonkor mantendu dira ohikoa ez bezalako denbora tarte luzean, kontu korrontetik eginiko ordainketen balantzan nabarmentzen da azken 3 urteetan superabita egon dela, eta enplegua sortzeko erritmoa, 2016. urtean, % 2,9koa izan dela. Gizarte Segurantzan 18,4 milioi afiliatu, eta % 18,6ko langabezia tasa (altua), baina azken zazpi urteetakoa baino baxuagoa (% 27,2koa, 2013. urtean).

Langabezia oraindik zaurgarria da, eta enpleguaren baldintzak ez dira nahikoak. Hala, bi baldintza horiek oraindik ere arazo larriak dira gure gizartean, eta neurri batean egiturazkoak bihurtzeko joera dago, berrikuntza teknologikoak abiada bizian ekartzen ari diren aurrerapenak kontuan hartuta.

Krisia eztitu egin da, autonomoen laneko figura zabaldu egin baita. Beren buruaren enpresariak dira, eta aitortu, instituzionalizatu eta babestu egin behar dira.

Publicado el: 03/04/2017

Enpresak mutuekin bazkidetzeko kuota, merkatuaren gainean, % 98,42koa da, eta langile babestuena, % 96,25ekoa, 13.365.627 euroraino. Erakunde batek ere ezin du horrelako onarpen mailarik aurkeztu arlo ekonomikoan eta sozialean, ezta lankidetza publiko eta pribatuen eredu hori ere.

Publicado el: 03/04/2017

Autonomoen figura ez da hondarrekoa edota iragankorra, eta euren izaeragatik eredugarria izaten da. Ekonomiaren alorrean ekarpena egiten du, langabeziak berekin dakartzan liskar sozialak leuntzen ditu, laneko eskubideen erabilera arduratsua egiten du, eta porrot pertsonalen sentimendu ugari saihesten ditu.

Legeria berriak, 2017ko ekainekoak, autonomoen eskubideak aitortzen ditu, haien sorrera errazten du, jardueran irautea bultzatzen du, eta erretiroa hobetzen du, autonomoen izaera eta horien beharra aitortu nahian.

Inguruabar horien guztien bitartean, Segurtasun Sozialarekin lankidetzan diharduten Mutua guztiek, datu hauek eman ditzakete::

  • Diru-sarrerak, guztira 10.871 M €
  • Prestazio sozialak 508 M € (kuota guztien % 61)
  • Administrazio gastuen % 5,0
  • Emaitzak 579 M €

Enpresak mutuekin bazkidetzeko kuota, merkatuaren gainean, % 98,42koa da, eta langile babestuena, % 96,25ekoa, 13.365.627 euroraino. Erakunde batek ere ezin du horrelako onarpen mailarik aurkeztu arlo ekonomikoan eta sozialean, ezta lankidetza publiko eta pribatuen eredu hori ere.

Gure mutuaren egiturak 1803 enplegatu eta 137 lanleku ditu, eta bazkide talde hau du:

  • Gertakizun profesionalen araberako enpresak 160.220
  • Gertakizun profesionalen araberako langile babestuak eta atxikiak 158.384
  • Gertakizun arrunten araberako enpresak 136.224
  • Langile babestuak eta atxikitakoak gertakizun arruntengatik 220.101
  • Langile babestuak eta atxikiak, guztira (autonomoak) 346.469

Eta haiei buruzko oinarrizko datuak hauek dira:

  • Diru-sarrerak, guztira 210 mila euro
  • Diru-bilketa kuoten arabera 547 mila euro
  • Prestazio sozialak 937 mila euro
  • Ondare garbia 661 mila euro
  • Finantza-kontuak 670 mila euro
  • Ekitaldiaren emaitza 907 mila euro
  • Gizarte Segurantzari egindako ekarpena 663 mila euro

Mutualismoaren esparruan gero eta indar handiagoa hartzen ari den kezka bat dago, absentismoaren kostuagatik eta mutuen ekintzaren bidez murrizteko ezintasunagatik.

Gertakari arruntengatiko aldi baterako ezintasunak eragindako absentismoaren adierazleek, 2016. urtean Espainian guztira 4.579.743 prozesu adierazten dituzte. 2015. urtearekin alderatuta, % 16,40 egin du gora, biztanleria babestua, berriz, % 3,19 igo zen. Kostu osoa 75.875 mila €-koa izan da, hots, % 23,62 egin du gora 2015. urtearekin alderatuta. Egoera horrek, ekonomiaren edota kultura sozialaren hainbat alderditan eragiteaz gain, mehatxu handia eragiten du Gizarte Segurtasunaren funtzionamenduan eta emaitzan, baita harekin lankidetzan ari diren mutuetan ere, ez baitute funtsean hobetzeko eskuduntzarik eta eginkizunik.

Mutua Universalek, 2016. urtean, jarduera instituzional handia egin du. Erakunde arteko 19 lankidetza hitzarmen berri sinatu ditu, 284 jardunaldi gauzatu ditu (mutuak berak antolatuta) eta kanpoko 54 jardunalditan parte hartu du.

Mutua Universalek 4,3 milioi euroko inbertsioa egin du instalazioak hobetzeko eta zerbitzu eta terapia berriak garatzeko. Hala, asistentzia sarea berritu du Bartzelonan, Zaragozan, Granadan, Macaelen (Almerian) eta Palentzian.

2017ko apirilaren 19an, Bartzelonako Auzitegi Probintzialaren bosgarren atalak, inolako errekurtso arruntik jartzeko aukerarik gabe, Mutuak ordaindu beharreko fidantzan “xedatzea erantzule zibilek eta erantzuleek irabazi asmoarekin aurretiaz zenbateko osoa eskatu eta ordaindu, edo segurtatu behar dutela, ez ordaintzeagatik edo segurtasun faltagatik”:

Ebazpen horren ondorioek eragin onuragarria eta erabakigarria ekarri du Mutua Universalentzat.

Bestalde, oraindik ezin dugu Mutuen Lege deiturikoaren erregelamenduaren garapena izan. Oraindik sortu ez den erregelamendu hori oso garrantzitsua da, eta Legeak berak hogei alditan aipatzen du.

Ezin da alde batera utzi esker onak emateko kapitulua. Bertan sartu behar dira enpresa bazkideak, langileak, Zuzendaritza Batzordeko eta Kontrol, Jarraipen eta Prestazio Berezien Batzordeetako kide sakrifikatuak eta arduratsuak, enplegatuak, zuzendaritza taldea eta, bereziki, zuzendari gerentea.

Eta kanpora begira, AMATeko presidentea eta zuzendari gerentea, borrokalari nekaezinak mutualismoan eragiten duten alderdi guztietan.

Eta ministerioaren esparruan, laguntzen diguten edo lagundu diguten guztiak, gure leialtasuna eta laguntzeko arreta bereziki nabarmenduz.

Alderdi gazi-gozoak dituen gutun hau ezin da amaitu egungo kezka handiak aipatu gabe, horiek guztiak Espainiak berak dituen kezkekin bat datoz eta. Norbaitek duela urte asko esan zuen –eta gero eta gehiago, iruditzen zait– Espainia ziurtasunik gabeko etengabeko zirriborroa zela. Orain badirudi baieztapen hori gure mutualismora iritsi daitekeela. Zalantzan jartzen da Gizarte Segurtasunaren batasuna, alderdi guztietan, baita guri dagozkigun alderdietan ere. Arlo publikoarekiko obsesioa (arlo publikoarekiko baino, arlo politikoarekiko) baliatzen ari da ehun urte baino gehiago dituen mutualismoak erakusten duen elkarlan publiko eta pribatuaren ereduaren aurrean. Eredugarritasunak eta eraginkortasunak izan behar dute jarraipena eta zerbitzua bermatzeko lantresnarik onenak.

Gure gobernarien eta gobernari izan nahi dutenen adimenak eta objektibotasunak jarri behar du gainerakoa.

Eskerrik asko guztioi,

Juan Echeverría Puig
Mutua Universaleko presidentea

Publicado el: 02/05/2017

Krisia eztitu egin da, autonomoen laneko figura zabaldu egin baita. Beren buruaren enpresariak dira, eta aitortu, instituzionalizatu eta babestu egin behar dira. Autonomoen figura ez da hondarrekoa edota iragankorra, eta euren izaeragatik eredugarria izaten da. Ekonomiaren alorrean ekarpena egiten du, langabeziak berekin dakartzan liskar sozialak leuntzen ditu, laneko eskubideen erabilera arduratsua egiten du, eta porrot pertsonalen sentimendu ugari saihesten ditu.