Publicado el: 05/07/2017
Gerente

 

 

"Mutua Universalen alderdi hauetan jartzen dugu arreta: sistema hobeak bideratzea, ahaleginak ardaztea eta beharrezkoak diren inbertsioak erabiltzea enpresei eta langileei gero eta balio handiagoa ematen jarraitzeko."

 

 

Juan Güell Ubillos
Zuzendari gerentea

Publicado el: 02/05/2017

Joan den urtean, Espainiako ekonomiak gora egiten jarraitu zuen. Hala, BPGk % 3,2ko hazkundea izan zuen, eta, bigarren urtez, segidan, Europako gure inguruko herrialdeen artean nabarmendu zen. Jarduera ekonomikoaren datu onak lan merkatuaren bilakaeran islatzen dira. Enpleguan, % 2,9ko gorakada erregistratu zen, eta 18,4 milioira iritsi zen Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua. 400.000 enplegu baino gehiago sortu ziren, nahiz eta langabeziaren tasa oraindik oso altua izan.

Enpresen sorrerak ere gora egiten jarraitzen du –ETEetan nahiz enpresa handietan–, eta enpresa egitura berria azaleratzen ari da, autonomoena. Industriako hainbat sektoretan (adibidez, automozioan) lehiakortasun maila handia berreskuratzen ari den arren, gure ekonomiaren hirugarren sektorea geraezina dela dirudi, eta turismo sektoreak une onean jarraitzen du, enplegua sortzen jarraitzen du. Bestalde, eraikuntzaren sektoreari (oso intentsiboa da lan eskuan) asko falta zaio garai onenetan izan duen egoerara itzultzeko.

Denboraren esparru zabalagoan, egiturazko eta goranzko hiru joera nabarmentzen dira:

  • Absentismoak izugarri egin du gora, ia ezin eutsizko mailetara iritsi arte. AMATek duela gutxi eginiko azterlan batek datu adierazgarriak ematen ditu: Espainiak munduko lan absentismoaren tasa altuenetakoak ditu. 2015. urtean, % 4,7ra iritsi zen.
  • EINen Espainiako biztanleriaren inguruko proiekzioak milioi bat biztanle gutxiagorekin (45,4 milioi) zehazten du herrialdea 2029. urtean. Biztanleen % 24, 50-60 urte bitartekoa izango da.
  • Eta, 2008. urteaz geroztik Europako ekonomiari astindua eman dion krisi ekonomikoak arriskuan jarri du defizita sortzen jarraitzen duen Gizarte Ongizatea; hau da, zorra eragin du.

Krisiak eztanda egin eta hamarkada bat geroago, oso bestelakoa da hasi berri den onbideratze joerak ekarritako lan merkatua. Biztanle aktiboen inguruan eginiko hainbat galdeketak adierazten duten bezala, populazio aktibo osoak behera egin du –100.000 pertsona gutxiago ari ziren lan bila 2016ko azken hiruhilekoan, eta 650.000, azken lau urteetan–, emakumeen laneko tasak % 53,6ra egin zuen gora, lan indar gehiena zahartu egin da, eta autonomoen kopuruak gora egiten jarraitzen du –ia 25.000 pertsonak ekin zioten beren konturako jarduerari 2016. urtean–, eta gero eta lan gehiago sortzen du euren enpresen soldatapekoentzat.

Hala, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean ari diren mutualitateen laguntza oraindik esanguratsua da Espainiako herritarrek ezin utzizkotzat jotzen ditugun zerbitzu publikoei eutsi ahal izateko. Gaur, mutualitateek modu erabakigarrian laguntzen dugu 14 milioi langilek (soldatapekoek nahiz autonomoek) egungo legeriak ematen dizkigun prestazio sanitarioak eta ekonomikoak bermatuta izan ditzaten.

Ingurua zer azkar aldatzen ari den ikusita, Mutua Universalen alderdi hauetan jartzen dugu arreta: sistema hobeak bideratzea, ahaleginak ardaztea eta beharrezkoak diren inbertsioak erabiltzea enpresei eta langileei gero eta balio handiagoa ematen jarraitzeko. Memoria hau irakurtzean frogatuko duzuen bezala, azken urte honetan, besteak beste, aurrerapen esanguratsuak egin ditugu hiru esparru hauetan:

  • Asistentzia jarduera handiagorako erantzun eraginkorra inbertsio plan baten bidez. Hala, teknologia eta zerbitzu berriekin egunean jarri dira instalazioak.
  • Programa integralak absentismoa murrizteko eta enpresa segurua eta osasuntsua bultzatzeko.
  • Mutualitateko Gizarte Laguntzaren Erreserba kudeatzeko eredu berria, istripua izan duten langileen eta haien familien beharrizan nagusiak berehala eta modu eraginkorrean artatzea oinarri hartuta.
Publicado el: 02/05/2017

Gizarte Segurantzarekin elkarlanean ari diren mutualitateen laguntza oraindik esanguratsua da Espainiako herritarrek ezin utzizkotzat jotzen ditugun zerbitzu publikoei eutsi ahal izateko.

Publicado el: 12/07/2017

Enpresaren helburua bat etortzea erakundeko pertsonak eta haien ingurukoak hobeto eta ahalik eta denbora gehien bizi daitezen. Emaitza praktikoak eta positiboak ematen ditu enpresarentzat nahiz langileentzat, baita erretiroa hartu ondoren ere. Osasun ohiturak aldatzeko metodologia zehatzak daude, eta guztietarako da beharrezkoa gizabanakoak informazioa eta ezagutza izatea.

Zirkulu bertutetsuaren zorte hori sortzea –eta mantentzea– bideragarria da era ordenatuan, erabakimenez eta konstantziaz jarduten bada. Ekimen hau estrategikoa da, eta enpresaren instantzia nagusietatik babestu behar da. Azkenik ezartzen denean, erakundeak beste nortasun bat hartzen du: barruko kide izatearen harrotasuna zabaltzen da, eta, pertsonen bidez, ospe bereizgarria proiektatzen da. Enpresa horiei mira egiten zaie, eta, askotan, Mutua Universalek laguntzeko aukera izan du.

Etorkizunari begira, “digitalizazio” deiturikoa aipatu behar dut. Dagoeneko, ekonomiako eta gizarteko hainbat sektoretan eragiten ari da, eta aldatu egin du gure erosteko, informazioa lortzeko, harremanetan jartzeko eta sendatzeko modua. Balio katearen disrupzioak, kasu askotan, sektore guztiek porrot egitea ekarri duela esaten da; hala ere, enplegua sortzeko motorra da, eta zenbait adituk esaten dute datozen bost urteotan Espainian milioi bat lanpostu kalifikatu baino gehiago sor ditzakeela.

Badirudi ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa digitala hasi besterik ez dela egin, eta gurea bezalako erakunde batek –estatuko besteren konturako langileen eta autonomoen % 10 inguru babesten ditu– ahalegin horren zati esanguratsu bat teknologia aplikatuak ematen dituen erabilera berriak identifikatzeko erabili beharko duela.

Denbora errealeko zenbaki handien kudeaketako (Big Data) zerbitzuen kalitatea hobetzen ari da, eta erabiltzaile nahiz bezeroen aukerak biderkatu egin dira. Gero eta sektore gehiagotakoak dira, eta gurea (langileen osasunarena) ez da salbuespena izango. Mutua Universalen dagoeneko lanean ari gara soluzio benetan disruptiboak aurkitzeko. Soluzio horiek informazioaren teknologiez harago doaz, hots, askotan gure herrialdean aitzindariak izan garen esparruan.

Eskerrak eman nahi dizkiet babestutako eta atxikitako 1.346.469 langileei, 2016. urtean gugan konfiantza izan zuten 160.220 enpresei, eta Mutua Universaleko 1.803 langileei; izan ere, presidentearen eta Zuzendaritza Batzordearen ezinbesteko laguntzarekin eta ikuskaritzarekin, urtearen amaieran ageriko aurrerapena lortu dute alderdi guztietan.

Agurtu baino lehen, Mutua Universalek kudeaketa etikoarekin, gardentasunarekin eta gobernu onarekin duen ageriko konpromisoa aipatu nahiko nuke: horixe da Ongizate Estatuaren iraunkortasuna bultzatzeko, eta, hala, Sozietatean balioa sortzeko gure modua.

Adeitasunez,

Juan Güell Ubillos
Zuzendari gerentea

Publicado el: 12/07/2017

Mutua Universalek kudeaketa etikoarekin, gardentasunarekin eta gobernu onarekin duen ageriko konpromisoa aipatu nahiko nuke: horixe da Ongizate Estatuaren iraunkortasuna bultzatzeko, eta, hala, Sozietatean balioa sortzeko gure modua.